BERDINKETA BERRIZ STADIUM GALEN
Futbola

BERDINKETA BERRIZ STADIUM GALEN

Real Unionek Calahorraren aurka beste berdinketa bat eskuratu zuen, oso neurketa berdindua izan zen eta bi taldeek gola egiteko aukerak izan bazuten ere, ate aurrean ez zuten asmatu

Real Unionek ezin izan zuen berdinketa batetik pasa, Calahorrak asko borrokatu zuen Stadium Galeko berdegunean eta neurketa hutsean bukatu zen. Puntu bat eskuratu dute bai, baina gainontzeko taldeen emaitzen ondorioz, Real Unionek jeitsiera eta promozio postuak lau puntutara izaten jarraitzen dute. Talde txuribeltza sailkapenean hamargarren izaten jarraitzen du 24 punturekin.

Lehen zatian bi taldeek ez zuten arrisku gehiegirik hartu, baloiaren jabetza bereganatzen saiatu ziren, baina ez Real Unionek eta ezta Calahorrak ez zuten jakin jokoaren agintea hartzen. Miguel Solaren taldea izan zen gola eskuratzetik hurbilen, 30.minutuan Calahorrak bi aukera izan zituen markagailuan aurretik jartzeko, bat erdietsi zuten eta epaileak jokoz kanpo egotearen ondorioz baliogabetu zuen, bestea ordea, zutoin ondotik igaro zen.

Bigarren zatia bide beretik igaro zen, baina Real Unionek gehiago erasotu zuen Calahorraren atea. Aukera gehienak kontraerasoaren bidez iritsi ziren, Asier Etxaburuk eta Eneko Eizmendik hegaletik min handia egin zioten Miguel Solako atzelariei. Bi taldeek gola egiteko aukerak izan zituzten, baina Patrick Sequeirak eta Roberto Guiterrez oso ziur agertu ziren atepean. Calahorraren atezainak sekulako geldiketa egin zuen Ekhi Senarren jaurtiketa bortitz bat geratzeko, Real Unionek gola egitea saihestu zuen. Azken minutuetan, Jorge Galan eta Javi Martinez aurrelariek gola egiteko abagunea izan zuten, baina Haroren aurkako neurketan ez bezala, oraingo honetan ez zuten ate aurrean asmatu eta neurketa hutsean bukatu zen.  

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika