BERDINKETAREKIN  BUKATU ZEN GALEKO LEHEN NEURKETAN
Futbola

BERDINKETAREKIN BUKATU ZEN GALEKO LEHEN NEURKETAN

Partidu ona jokatu eta aukera hoberenak izan arren Real Unionek 1-1 berdindu zuen Leongo Kulturalaren aurka, Alain Eizmendik aurreratu zituen txuribeltzak eta bigarren zatian Benitok markagailua berdindu zuen

2019-2020 denboraldi berriko Stadium Galen jokatu zen lehen norgehiagoka berdinketarekin bukatu zen. Berdegunean Real Union eta Leongo Kulturala aritu ziren eta bertara gerturatu ziren zaleek erritmo handiko neurketa bat ikusteko aukera izan zuten.

Alberto Iturralderen taldea primeran irten zen zelaira, ohikoa duten bezala, presio handia ezarri zuten Leongo Kulturalaren defentsari eta baloi asko lapurtu zituzten erdigunean. Horrela, Real Unionek baloiaren jabetza handiagoa izatea ahalbidetu zuen, eta jabetzaz gain, aukerak ere. 17.minutuan partiduko lehen aukera iritsi zen, Aitor Aranzabek, Errealak utzitako jokalari berriak, jaurtiketa ezinhobea egin zuen baina atezaina fin ibili zen baloia gelditzen. Bost minutu geroago, jokalari gazteak aukera berri bat izan zuen, baina beste behin Leandro atezainak gola saihestea lortu zuen.

30.minutuan ordea Leongo Kulturalak baloia zutoinera bidali zuen, baina kokildu ezean, talde txuribeltzak jokaldi berdinean aukera berri bat izan zuen Galanen oinetan. Baloi hura kornerrera bidali zuen defentsa batek eta, Alain Eizmendik erdiratu zuen kornerra eta Galarzak bikain zuzendu zuen baloia ateruntz, baina hirugarrenez, Leandrok esku bikain bat atera zuen Real Unionen lehen gola ekiditeko. Gertu zuen gola etxeko taldeak eta 35.minutuan iritsi zen hainbeste merezi zuten saria. Alain Eizmendi izan zen talde txuribeltzaren denboraldiko lehen golegilea eta gol horrekin neurketa 1-0ekoarekin atsedenaldira iritsi zen.

Bigarren zatian ere presio ona ezarri zuen Real Unionek eta lehen zatian bezala, Xabi Cardenas eta Ekhi Senar erdilariak baloi asko lapurtu zituzten. 52.minutuan epaileak Dani Estradaren gol bat baliogabetu zuen jokoz kanpo zegoela argudiatuz eta kontzentrazioa galdu gabe lanean jarraitu zuten Alberto Iturralderenek. Yoel Solak 62.minutuan 2-0ekoa egiteko aukera izan zuen, baina baloia oso gutxigatik kanpora joan zen. 2-0ekoa izan zitekeena 1-1ekoan bilakatu zen 69.minutuan, izan ere, zelaira irten berri zen Benitok neurketa berdintzea erdietsi zuen.

Leongo Kulturalaren golak Real Unionen jokoa izoztu zuen, Alberto Iturraldek Mikel Orbegozo, Eneko Eizmendi eta Asier Etxaburu sartu zituen zelaian erreakzioaren eta partiduaren bila baina neurketa 1-1eko berdinketarekin bukatu zen. Horrela, Real Unionek denboraldiko berriko bi neurketan puntu bakarra batzea lortu du eta hurrengo jardunaldian Salamancaren aurka jokatu aurretik jeitsiera postuetan aurkitzen da. Denboraldi asko falta da bai, baina ahalik eta azkarren lehen hiru puntuak lortzea oso garrantzitsuak bilakatzen ari da. 

REAL UNIONEK HURRENGO DENBORALDIKO JANTZIAK AURKEZTU DITU
Futbola

REAL UNIONEK HURRENGO DENBORALDIKO JANTZIAK AURKEZTU DITU

Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin

Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...

REAL UNIONEK ENPRESEN ARTEKO III. TORNEOA ANTOLATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ENPRESEN ARTEKO III. TORNEOA ANTOLATU DU

Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte

Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du...

ALEX CERDA BERE JATORRIZKO TALDERA BUELTATUKO DA
Futbola

ALEX CERDA BERE JATORRIZKO TALDERA BUELTATUKO DA

Zelai erdian aritzen zen jokalaria utzita etorri zen Irunera UD Levantetik pasa den udan

Real Union Klubak jakitera eman duenez, Alex Cerda bere...

CARLOS BEITIAK ETA JULIO MARTINEZ ESCORCIAK EZ DUTE REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

CARLOS BEITIAK ETA JULIO MARTINEZ ESCORCIAK EZ DUTE REAL UNIONEN SEGITUKO

Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean

Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia...

REAL UNIONGO BETERANOAK EZIN HOBE ARITU DIRA DONOSTI MASTERS CUP TXAPELKETAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOAK EZIN HOBE ARITU DIRA DONOSTI MASTERS CUP TXAPELKETAN

45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde

Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika