“BESTE EMAITZEN MENPE EGON GABE LOTU NAHI DUGU TXAPELDUNORDETZA”
Eskubaloia

“BESTE EMAITZEN MENPE EGON GABE LOTU NAHI DUGU TXAPELDUNORDETZA”

Bidasoa eta Frakin Granollers, Sacyr Asobal Ligako txapeldunorde bilakatu daitezen bi taldeak, nor baino nor gehiago arituko dira ligako azken neurketa erabakigarrenean. Bigarren postua, lasai ziurtatzeko, Bidasoak garaipena behar du.

Finalak final, iritsi da Sacyr Asobal Ligako azken neurketa. Erabakigarria ere izango da, Bidasoak ligako txapeldunorde izateko talde kataluniarra garaitu beharko baitu. Galduz gero ere, bigarren postuan bukatzeko aukerak ditu talde irundarrak: Frakin Granollersek Leongo Ademar eta Guadalajararen aurka bertan behera geratutako norgehiagokak berreskuratu eta biak irabazi beharko lituzkeelako. Horregatik, balizko liga bukaeran lorpena ospatzeko eta agurren neurketa ere izango delako, Bidasoak mendean hartu beharko du Frakin Garnollers.

Emozio nahasien neurketa.

Biharko neurketan hainbat emozio nahastuko dira Artalekun: Lehena, txapeldunorde izatearen ilusioa; bigarrena, goi-mailako partiduek duten tentsioa; hirugarrena, agurren nostalgia; eta laugarrena eta azkena, denboraldiko azken neurketaren osteko lasaitasuna. Neurketa erabakigarria “ilusioz eta zentratuta” jokatuko dutela iragarri zuen Jacobo Cuetarak atzo. Argi eta garbi utzi zuen, "eskuan dugun txapeldunordetza lotu nahi dugu beste emaitzen menpe egon gabe, gure jokoaren eta mailaren menpe egon nahi dugu".

Jacobo Cuetararen aburuz, Bidasoak “merezi” duen zerbait da txapendunordetza. Hori lortzeko, azken jardunaldian ere gogor borrokatu beharko du, ez Bidasoak puntuak galdu dituelako, “Fraikin BM. Granollers bolada bikainean dagoelako eta txapeldunordetza lortzeko guk bezain beste meritu egin dituztelako".

Gogoratu beharra dago eta atzoko prentsaurrekoan Jacobo Cuetarak azpimarra berezia jarri nahi izan zuen, Frakin Granollersek bi neurketa atzeratuak dituela eta "aurretik jokatu izan balira, orain beste zerbaiti buruz hitz egingo genukeela, baina horrela da denboraldi hau eta txapelketa. Guk ahalik eta partidarik onena egin behar dugu ".

Frakin Granollers, bolada bikainean dagoen arerioa. 

Bihar, arratsaldeko 16:30ean, talde irundarrak Sacyr Asobal Ligako azken hilabeteetan sasoi eta bolada gozoenean dagoen taldea izango du aurrean. Biak ala biak, Bartzelonaren osteko txapeldunordetza lortu nahi dute, “gu oso sendo aritu gara Errege Koparen ostean, eta Fraikin BM. Granollers ere bai, eta horregatik gaude biok buruan", adierazi du Cuetarak.

Historikoki, talde kataluniarraren aurkako neurketak oso parekatuak izan dira, baina Bidasoak etxean jokatzen duelarik, Cuetarak Artalekuko gotorlekua izan behar duela aldarrikatu du: “nahiz eta hain egun politenean ez dugun baldintza berdinetan lehiatzeko zalerik harmailetan izango. Etxean indartsuak gara, baita gure jendearen babesik gabe ere, eta ahalik eta partida onena egiten jarri behar dugu arreta".

Frakin Granollersek ez du denboraldi erraza izan. Sacyr Asobal Ligako talde gehientsuen antzera, denboraldiaren erdialdean Covidak eragin handia izan zuen plantilan, baina konfinamendutik inoiz baino indartsuago bueltatu ziren. Bigarren itzuli gogoangarria egiten ari da talde kataluniarra eta iñurrien lana eginez, Bidasoari sailkapeneko bigarren postua osteko aukerak dituzte. Cuetarak honako hitz hauekin deskribatu nahi izan du Frakin Granollers: "denboraldiko puntu honetan sasoi onenean dagoen taldeetako bat da. Oso ondo atera dira azken konfinamendutik, puntu eta txinparta batekin. Ondo baino hobeto daki nola jokatu behar duen, goi-mailako defentsa du, batez ere Errege Koparen ondoren; eta kontraerasoa dute funtsezko arma, beti bezala. Gainera, Antonio García, Chema Márquez eta Esteban Salinas jokalari desorekatzaileak dituzte. Desorekatzaileak izan daitezke eta arreta handia jarri behar dugu".

Eta galtzekotan, zer?

Neurketa galduz gero eta Granollersek geratzen zaizkion bi neurketak irabaziko balitu, Bidasoaren denboraldia zoragarria izaten jarraituko luke. Txapeldunorde geratutako 2018-2019 denboraldiko erregistroak hobetu ditu talde irundarrak, horrek dakarren zailtasunarekin. Horregatik, talde bidasotarraren teknikariak dio "gutxienez 51 puntu lortu ditugu, klubaren erregistroak hobetuz, eta talde bat marka hori berdintzeko gai bada, zorionak eman beharko genizkioke. Garaipenen bolada etengabeetaz hitz egiten ari garela".

Barcaren neurketa kontatu gabe, Bidasoak bederatzi neurketa erreskan irabazten batu zituen eta Granollersek beste hainbeste daramatza azken boladan. Are gehiago, talde kataluniarrak 12 partidu jarraian garaitu beharko lituzke Sacyr Asobal Ligako bigarren sailkatua geratzeko, ez da marka makala.

Lan saioak erabakiko du deialdia. 

Taldeari dagokionez, igandea iritsi bitartean saio batzuk falta zitzaizkionez, Cuétara zain zegoen taldea igandera nola iritsiko den jakiteko-prentsaurrekoa atzo izan zenez, gaur goizeko lan saioan zein jokalari deialdian sartuko dituen erabakiko du-: "ezin badut guztiekin jokatu, partida izugarri zaila izango da; kontatu bai baina egun hauetan entrenatzerik ez balute, oso zaila izango da; eta entrenatzeko aukera izanez gero eta eboluzionatuz gero, gure aukerak izango ditugu".

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika