13 Eka, 2023
Ekainaren 24an eginen da Stadium Galen eta etxeko taldeak CD Roca izenarekin eta urdinez jokatuko du
Real Uniongo Beteranoek VI. Irun Hiria Txapelketa antolatu dute ekainaren 24rako. Stadium Galen jokatuko da eta etxeko taldeaz gain, UD Aretxabaleta eta RS Gimnástica taldeek ere parte hartuko dute. Gainera, CD Roca historikoaren mendeurrena ospatzeko, irundarrak urdinez jantziko dira eta izen hori erabiliko dute zelaira ateratzeko.
Goizeko 10:45ean hasiko dira partiduak eta orduan, etxekoak arituko dira UD Aretxabaletaren kontra. 11:30ean berriz, Aretxabaletak RS Gimnástica izanen du aitzinean eta bukatzeko, azken hau eta CD Roca arituko dira aurrez aurre, 12:15ean. Jardunaldiari bukaera emateko, 13:00etan, sari banaketa eginen da.
Hau guztiaz gain, zozketa bat ere eginen da. Horretarako, boletoak salgai jarriko dira euro batean eta bildutako diru guztia helburu solidario batekin erabiliko da.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...