Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
22 Ira, 2023
Gure Txokoa taldeko gizonezko Erregionalek ere Matzadan jokatuko dute denboraldiko lehen jardunaldia
Gipuzkoako Ligako bertze hainbat mailatako taldeek denboraldiari hasiera emanen diote asteburu honetan. Kasu hau izanen da, Lesakako Beti Gazte klubeko Ohorezko Erregional mailako emakumeena, baita Berako Gure Txokoako gizonezko Erregionalena ere. Beti Gaztekoek Elgoibarren kontra hasiko dute denboraldia, bihar (irailaren 23an), 16:00etan. Talde berria eta gaztea dutela adierazi du Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak, baina aurredenboraldiko lanaren ondotik, sentsazio onak dituztela ere gaineratu du. Ganix Zubieta beratarren entrenatzaileak, bere aldetik, aurten Gorengo Erregional mailara igotzeko helburua dutela azpimarratu du eta gogotsu daudela horretarako. Azken hauek Matzadan emanen diote hasiera denboraldiari, etxean, mailaz jeitsi berri den Oiartzun B taldearen kontra. Partidua bihar jokatuko da baita ere, 17:00etan.
Ainara Otxoteko, Lesakako Beti Gazte klubeko Ohorezko Erregional mailako bigarren emakumeen entrenatzailea:
Ganix Zubieta, Berako Gure Txokoa taldeko gizonezkoen Erregional mailako entrenatzailea:Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...