Bi lasterketa izango dira igande goizean eskualdean

Hitzordu bikoitza izango da asteburuan Behe Bidasoan, herri lasterketei dagokienez. Igande goizean egingo dituzte biak. Alde batetik, Donostia-Hondarribia Talaia Bidearen VI.edizioa egongo da jokoan. 9:30etan irtengo dira korrikalariak Donostiako Gros Auzotik, eta Hondarribiko Herresilandan amaituko dute, Ulia eta Jaizkibel Mendiak zeharkatu ondoren. 30,8km-ko lasterketa izango da. Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen du.

Irunen, berriz, proposamen berritzailea egin du Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak. 4XMilia errelebo lasterketa izango da, eta Zabaltza plazaren inguruan egingo dute. Hiru kategoria egongo dira. Alde batetik, herri korrikalariena. Bestetik, enpresei zuzendutako lasterketa egingo dute. Hirugarren kategoria, atletismo klubetan federatuei zuzendua izango da. 4XMilia erreleboetako Euskadiko Txapelketa egongo da jokoan. 1.609,344 metro egin beharko ditu laukoteko kide bakoitzak.

LESAKAKO XVI. MENDI ITZULIA OSPATUKO DUTE IGANDEAN

Bi ibilbide izanen dituzte mendizaleek aukeran, motza (22,6 km) eta luzea (28,7 km)

Lesakako XVI. Mendi Itzulia eginen dute igande honetan,...

URGARA TXINGUDIK ETA BIDASOA ATLETIKO TALDEAK INDARRAK BATU DITUZTE

BATek administrazio lanetan eta komunikazio arloan lagunduko dio waterpoloko klubari

CD Waterpolo Urgara Txingudik eta Bidasoa Atletiko Taldeak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika