Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
13 Urr, 2021
Beti aurkari zaila den Pau Nousty taldearen kantxa bisitatu zuen Hendaiako Estadioak, azken minutuan markagailua berdintzea erdietsi zuten (22-22).
Neurketa konplikatua zuen Hendaiako Estadioak larunbatean. Nationale 3 mailako hirugarren sailkatuaren zelaian jokatu behar zuen, Pau Noustyrenean. Une oro markagailuaren atzetik ibili arren, azken minutuetan markagailua irauli eta 22-22 berdinketa erdietsi zuten hendaiarrek. Bi puntu eskuratu balituzte bezala itzuli ziren Behe Bidasoa eskualdera.
Lehen minutuetan bi goleko aldea eskuratu zuen Pau Noustyk eta 20.minutura, 8-5 markagailura handitu zuten abantaila. Lehen zatiko azken hamar minutuetan, 5-1 defentsa aldaketa egin zuen Hendaiako Estadioak eta Pau Nousty zailtasunak izaten hasi zen. Edonola ere, 11-9 iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira, etxeko taldea aurretik.
Bigarren zatiari ez zuen ondo ekin Hendaiako Estadioak. Jokalariek huts ugari egin zituzten, baina Pau Noustyk ez zituen behar bezala baliatu. Azken hamar minutuetan sartuak, 19-19 berdinketa adierazten zuen markagailuak eta Pau Noustyk 3-0 partziala eskuratu zuen (22-19). Bazirudien bi puntuak etxean geratuko zirela, baina Hendaiako Estadioaren erreakzio bikainak 22-22 norgehiagoka berdintzea ahalbidetu zuten.
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...