Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
16 Abe, 2019 Irun, Futbol, Real Union, Sanse, Segunda Division B
Real Unionek ezin izan zuen gipuzkoako derbia sententziatu eta azken minutuan, 93.minutuan, Sansek 2-2koa lortu zuen Stadium Galen
Gipuzkoako lehen derbia 2-2koarekin bukatu zen, azken minutuan, Errealaren harrobiko taldeak korner bat baliatu zuen berdinketa lortzeko. Real Unionek ez zuen jakin markagailuan zuen abantaila mantentzen eta 93.minutuan urrezkoak ziren bi puntu ihes egin zion. Sailkapenean hamabigarren postuan jarraitzen du talde txuribeltzak, jeitsiera postuak lau puntutara urrundu dituzte, baina promozio postuak bi puntutara hurbildu dira.
Neurketa ez zuen ondo hasi Real Unionek, seigarren minutuan Sansek eguneko lehen gola sartu zuen, hau ere korner bidez izan zen, Lobete izan zen gola erdietsi zuen jokalariak. Hori bai, minutu bakar batean Real Unionek hasiera txarra irauli zuen. Etxaburuk 14.minutuan eta Galanek 15.minutuan, markagailuari buelta eman zioten eta etxeko taldea neurketan agintzen jarri zuten. Sansek baloiaren jabetza izan zuen, baina presioa eta erritmo bizia Real Unionek ezartzen zuen neurketan, aukera gehiago izan zituen Alberto Iturralderen taldeak baina ez zuen beste golik lortu atsedenaldira iritsi baino lehen.
Bigarren zatian, Real Unionek baloiaren jabetzaren bila irten zen eta Sanse baino hobeto kokatu zen zelaian. Bigarren zatiko minutu asko Real Union Sanse baino askoz gehiago izan zen, baina minutuak aurrera joan ziren einean, Sanse Patrick Sequeiraren atera hurbiltzen joan ziren. Real Unionek ez zuen jakin neurketa ixten eta azkenean bigarren korner baten bidez, Blaskok azkeneko bi eta bikoa egin zuen.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...