Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
07 Eka, 2022
Igandean jokatu zuen Bidasoak Asobal Kopako finala Barçaren aurka eta, 29-37ko markagailuarekin, txapeldunorde izatea lortu zuen
Bidasoak Asobal Kopako azken fasea jokatu zuen asteburuan. Larunbatean, Granollersi 32-28 irabazi eta gero, igandean finalean aritu zen Barçaren kontra. Nahiz eta talde irundarrak bere indarra erakutsi kantxan, kataluniarrak nagusi izan ziren eta azkenean beraiek irabazi zuten 29-37ko markagailuarekin. Horrela, Bidasoa Asobal Kopako txapeldunorde izanda itzuli zen etxera.
Neurketako lehen bost minutuetan, Bidasoa aurretik jarri zen Julen Aginalgaldek sartutako lehen golari esker. Hala ere, Barçak, bere nagusitasuna erakutsita, bere alde ezarri zuen markagailua eta hiru goleko errenta ere eskuratu zuen. Lehen zatiko hutsunerik handiena lau golekoa izanda, atsedenaldira iristeko azken bost minutuetan, talde irundarrak hori murrizteko aukera izan zuen, eta 4-3ko partziala bereganatu zuen.
Bi taldeek 14-17ko markagailuarekin hasi zuten bigarren zatia. Bidasotarrek indarrez hasi bazuten azken erdi hau, kataluniarrek aldea bost golera eramatea lortu zuten segidan eta beraien jokoa inposatu zuten azken momentura arte. Hala ere, talde irundarrak ez zuen amore eman eta garaipenaren bila borrokatzen jarraitu zuen. Barçak, edonola ere, markagailuko hutsunea zortzi golera zabaldu zuen eta partiduaren bukaerara arte mantendu zuen alde hori. Horrela, 29-37koarekin, Bidasoa Asobal Kopako txapeldunorde bilakatu zen laugarren aldiz bere historian.
Zaragozan ospatutako txapelketa hau, denboraldiari bukaera emateko ez ezik, Jose Manuel Sierra, Kauldi Odriozola, Xoan Ledo eta Adrian Fernandez jokalarieri agur esateko ere balio izan zuen. Gainera, Bidasoa klubeko jubenilen taldea ere txapeldunorde izatea lortu zuen, Barçaren aurka Minikopako finala jokatu ondotik.
(Argazkia: Arrate Morales)
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....