BIDASOA ATLETIKO TALDEAK IRUNGO KROSA ANTOLATU DU IGANDERAKO

Klub irundarrak 50 urte baino gehiago daramatza lasterketa hau antolatzen

Bidasoa Atletiko Taldeak Irungo Kros ezaguna antolatu du igande honetarako, azaroaren 20rako. Goizetik, maila desberdinetan, arituko dira partehartzaileak urteroko Txingudi Ikastolako eremuetan ibilbidea osatzen.

50 urte baino gehiagoko historia du Irungo Krosak, eta bi urtez antolatu ezinik egon ondotik, aurten berriz ere martxan jarri du BAT-ek. Klubak egin duen esfortzua azpimarragarria da, izan ere, urteroko ibilbideko zati batzuk hondatuta zeuden eta euren kabuz konpondu behar izan dituzte krosa ospatu ahal izateko.

Bertze urteetan baino partehartze gutxiago baldin badute ere, igande honetan goizeko 10:00etatik aitzinera, maila desberdinetako korrikalari federatuak ibiliko dira lasterketa osatzen. Hau guztia eta informazio gehiagoren berri eman digu Adur Amilibia BAT-eko kideak. 


HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika