BIDASOA ATLETIKO TALDEKO MASTERRAK URREZKO LAU DOMINA ESKURATU DITUZTE ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Hauez gain, 16 urtez azpiko hiru atleta aritu dira txapelketa berean lehian estreinakoz

Donostian ospatu zen Espainiako Pista Estaliko Master Txapelketako. Bidasoa Atletiko Taldeko hainbat atletek hartu zuten parte bertan, eta emaitza ezin hobeak lortu zituzten. Hain zuzen ere, urrezko lau domina ekarri zituzten bueltan etxeran. 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa ere ospatu zen asteburuan, Valentzian oraingo honetan, eta bertan izan ziren lehen aldiz klubeko Elene Salcedo, Hai Duong Alzaga eta Unai Gonzalez.

Master kategoriako txapelketari dagokionez, Arantxa Ausan, Joseba Larzabal, Daniel Gonzalez eta Juana Usabarrena izan ziren garaipenak lortu zituzten BATeko atletak. Ausanek bi probetan hartu zuen parte eta F50 mailako 60 metroko hesi lasterketan lortu zuen urrezko domina (9,82 segundu). Horrez gain, seigarren izan zen 200 metroko lasterketan (26,60 segundu). Usabarrena ere lehen postuan sailkatu zen F75 mailako pisu jaurtiketan 6,38 metro lortu ondotik. Larzabalek M35 mailako 3000 metroko lasterketan lortu zuen urrezko domina, 8:38,12ko denborarekin, eta azkenik, Gonzalezek garaipena eskuratu zuen M70 mailako 800 metroko lasterketan (2:49,52 minutu).

Hauez gain, Abel Castañares laugarren postuan sailkatu zen M65 mailako 3000 metroko lasterketan (11:31,45), eta Victor Madejonek ere M50 mailako bi probetan parte hartu zuen: hamabigarren postua 1500 metroko lasterketan (4:30,98) eta hamargarren postua 3000 metroko lasterketan (9:36,05).

16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa

Asteburuan ere 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa ospatu zen Valentzian, eta bertan izan ziren, estreinakoz, BATeko hiru atleta: Elene Salcedo, Hai Duong Alzaga eta Unai Gonzalez. Salcedo finalerdietara sailkatu zen 60 metroko hesi lasterketan, bostgarren postuan helmugaratu ondotik. Biharamunean, finalerako txartela eskura izan zuen, 9,31 segunduko denbora egin ondotik, baina seigarren postua eskuratu zuen bere finalerdian, eta hamargarrena sailkapen orokorrean. Alzaga ere finalerdietara sailkatu zen 300 metroko lasterketan eta bertan, 43,16 segunduko denbora egin zuen, finalera pasatzeko aski ez bazen ere, txapelketa ona borobilduz. Azkenik, Gonzalezek 1000 metroko lasterketan parte hartu zuen eta finalerdietan 12. postua eskuratu zuen (2:50,49), hogeigarrena sailkapen orokorrean. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika