Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
06 Abe, 2021
Bidasoak EHF Ligako jardunaldia jokatuko du bihar Orlen Wisla Plock taldearen aurka, gaueko 20:45ean
Aste zail hauen ondoren, Bidasoakoak berriz ere martxan jarriko dira bihar Orlen Wisla Plock talde poloniarraren aurka duten hitzorduarekin. EHF Liga barruko seigarren jardunaldia izango da eta Artalekun jokatuko da, gaueko 20:45ean hasita.
Irundarrak partidu zaila dute aurretik, ez bakarrik arerioaren ezaugarriengatik, beraiek bizi izan duten osasun egoeragatik ere. Entrenatzen hasi badira ere, aukera gutxi izan dituzte honetarako eta jokalari batzuk ere ez dute beraien gorputza neurtzeko denborarik izan. Jacobo Cuetara entrenatzaileak gaur goizeko prentsaurrekoan aitortu duen moduan, “oraindik ez dakigu zenbat jokalari izango ditugun biharko. Beraien egoerak ere kezkatzen gaitu. Aintzat hartu behar dugu ez daudela prest beraien maila onena emateko. Lehiaketa bera izango da guretzat entrenamendua”.
Gainera, izan dituzten osasun arazoak direla eta, egin behar izan duten etena “lehiaketaren eta entrenamenduen erritmoan blokeo bat” izan dela azaldu du prestatzaileak, “handicap garrantzitsu bat errendimendu altuan lehiatzeko orduan”. Hala ere, Cuetarak berak esan du aurretik bizitako arazoen aurrean izan duten jarrera bera erakutsiko dutela oraingoan ere: “Etsituta gaude maila profesionalean. Arazo larri bat dugu, baina gu ez gara negar egitekoak, guk arazoei aurre egiten diegu. Gure onena ematen saiatuko gara, kontuan hartuta oso zaila izango dela”.
Orlen Wisla Plock-en inguruan ere mintzatu da eta bihar azalduko den taldea “duela bi urte ezagutu genuenaren bertsio hobetua” dela aitortu du. “Kontraerasoa asko aprobetxatzen duen taldea” dela ere azpimarratu du, “defentsa gogorra eta sendoa du, eta jokalari azkarrei etekina ateratzen die”. Ezaugarri hauekin, beste egoera bat bizituta ere, Bidasoak jardunaldi zaila izango zuela ere onartu du Cuetarak: “Denok prest egonda ere, oso zaila izango zen partidua ateratzea”.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...