34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
05 Urr, 2022
Penaltietan erabaki zen kanporaketa eta 33-31ko markagailuarekin, Bidasoak EHF-ko hurrengo fasera pasatzea lortu du
Bidasoak neurketa gogorra jokatu zuen atzo arratsaldean Kolstad Håndball talde norbegiarraren kontra. EHF-ko Bigarren Kanporaketako itzulerako partidu hau hiru goleko abantailarekin hasi zuen talde irundarrak, baina 60 minutuak pasatuta, 28-25eko markagailuarekin, kanporaketa berdinduta gelditu zen. Horrela, penaltietan erabaki zen bigarren fasea eta Mehdik egindako geldiketarekin eta Caverok sartu zuen golarekin, Bidasoak eskuratu zuen Multzo Fasea jokatzeko txartela.
Bidasotarrek hasieratik sufritu zuten norbegiarren aurkako partiduan. Etxeko taldea aurretik jarri zen lehenengo minutuetan, eta errenta handitzen hasi zen. Hala ere, Irungo taldeak ez zuen amore eman eta atsedenaldirako markagailuari buelta ematea lortu zuen. 11na eta 12na berdindu ondotik, lehen 30 minutuak bukatzean, epaileek penaltia adierazi zuten Bidasoaren alde eta Iñaki Caverok jaurtiketa asmatuta, 12-13koarekin hasi zen bigarren zatia.
Azken 30 minutu hauetan ere neurketa bide beretik joan zen. Etxeko taldeak, besoak jaso gabe, indarrez eraso egin zuen eta berriz ere aurretik jarri zen. Bidasoak, edonola ere, borrokan jarraitu zuen eta ez zion utzi partiduari ihes egiten. Horrela, 33-31ko markagailuarekin Kolstad-ek garaipena eskuratu zuen, baina aurreko asteko emaitza kontuan hartuta, berdinketan bukatu zen kanporaketa. Horregatik, penaltietan erabaki zen azkenean zein taldek irabaziko zuen Multzo Fasera pasatzeko txartela. Bi taldeek lehenengo bost golak sartu ondotik, Harbaoui Mehdik Langelanden jaurtiketa gelditzea lortu zuen. Iñaki Caverok, orduan, Bergerud sahiestu eta baloia sarera sartu zuen.
33-31ko markagailuarekin beraz, Bidasoa izan zen kanporaketako garailea eta datorren ortzegunean jakinen du zein izanen den hurrengo aurkaria EHF-ko Multzo Fasean. Bitartean, taldea gaur abiatu da 7:30ean Trondheimetik eta Oslon eta Bartzelonan eskala egin ondotik, normalean 17:05etan iritsiko da Hondarribiako aireportura. Garaipen garrantzitsu honen ostean, gainera, larunbat honetan bertan ekingo diote berriz ere ASOBAL Ligako hurrengo jardunaldiari. Guadalajara jasoko dute oraingoan Artalekun, arratsaldeko 17:30ean.
(Argazkia: Robert Magnussen)
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...