BIDASOA IBAIAREN HIRUGARREN JEITSIERA OSPATUKO DA LARUNBATEAN
Arrauna

BIDASOA IBAIAREN HIRUGARREN JEITSIERA OSPATUKO DA LARUNBATEAN

Honez gain, Klara Olazabal Pauen lehiatuko da bertan ospatuko den txapelketa batean

Bidasoa ibaiaren hirugarren jeitsiera ospatuko da datorren larunbatean, urtarrilaren 21ean. Gipuzkoako Txapelketako hirugarren jardunaldia izanen da eta Santiagotarrak taldeak antolatzen du.

Eguerdiko 13:30ean hasiko da lehiaketa eta Santiagotarrak taldeko 71 kirolarik hartuko dute parte, 27 ontzitan banatuta. Hauez gain, bertze 400 kirolari espero dituzte jardunaldian, 140 ontzitan banaturik, tartean Hondarribi, San Juan, Arraun Lagunak, Ur-Kirolak, Orio, Endaika eta Ur Joko klubak arituko dira.

Gipuzkoako Txapelketako hurrengo jeitsiera Legutianon ospatuko da otsailaren 12an. Martxoaren 18an Orion eginen da, baita apirilaren 1ean eta 29an ere. Azken biak, maiatzaren 27an eta ekainaren 17an, Legutianon ospatuko dira berriz ere.

Klara Olazabal Pauen

Bertzalde, ur biziak taldeko Klara Olazabalek Pauen ospatuko den txapelketa batean parte hartuko du larunbatean ere. 12:30ean hasiko da lehiaketa Paueko Stade de Eaux Vives-en. Gainera, hilabete honetan, Olazabal eta bere entrenatzailea den Telmo Olazabal Dubaien izan dira Espainiako federazioarekin entrenamenduak osatzen, bertako ur maila egokia eta eguraldi erosoa aprobetxatuz.

(Argazkia: J.J.Portos)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika