BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean gainditu du Erromoko Eskubaloia taldea. Hasieratik menderatu zuen aurkaria Ermuan eta azkenik, 20-41ko markagailuarekin finala bereganatu zuten horiek. Horrela, Bidasoak bederatzigarrenez segidan izan da Euskal Kopako irabazlea.

Lehen minutuetan Erromoko Eskubaloiak markagailua bereganatzea lortu zuen (2-1), nahiz eta hortik aitzinera Bidasoa nagusitzen hasi zen eta tarteak irekitzen, emaitza bere alde jartzeko bukaera bitarte. Iribarrek segidan sartutako hiru golei esker, hamar tantoko aldea ireki zuten markagailuan bidasotarrek (10-20). Edonola ere, atsedenaldira zortzi goleko aldearekin joan ziren bi taldeak, 13-21ekoarekin. Bigarren zatian aldiz, indartsu atera zen talde irundarra kantxara eta 0-10eko partzialarekin, erabakia utzi zuen finala. Azkenik, 20-41eko markagailuarekin bukatu zen norgehiagoka, eta horren ondorioz, Bidasoak bederatzigarrenez segidan Euskal Kopa lortu du.

Denboraldiko bertze helburuetako bat lortuta, ortzirale honetan (apirilaren 26an) Plenitude ASOBAL Ligako neurketari aitzin egin beharko dio. Bihar beraz, Artalekun, Frigorificos del Morrazo taldea jasoko du 20:00etan. Denboraldi honetan etxean jokatuko den azken-aurreko partidua izanen da eta zaleei babesa eskatu diete azpitxapeldunaren helburua lortzeko. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika