Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
12 Aza, 2022
Talde irundarrak erakustaldia eman du Artalekun eta 35-15eko markagailuarekin garaitu du Blendio Sinfin
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu du gaur arratsaldean Artalekun. Errege Kopan jasotako porrotaren zapore garratza kendu eta indartsu ekin dio berriz ere Plenitude ASOBAL Ligari. Talde irundarrak, denboraldiko hamargarren jardunaldian, hogei goleko aldearekin irabazi du Blendio Sinfin-en kontra, sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko baliagarria izanen den emaitza.
Lehen minutuetan parekatuak egon dira bi taldeak, eta kantabriarrek ere aurretik egoteko aukera izan dute lehen bost minutuetan (2-3). Hala ere, Iñaki Caverok markagailua euren alde jarri du penaltiz sartutako gol batekin, eta hortik aitzinera, etxeko taldeak gidatu du neurketa. Hurrengo 14 minutuetan ez du golik jaso Bidasoak eta 11-0eko partzial bat egin ondotik, 13-3ko markagailua ezarri du. Aurkaria tartea txikitzen saiatu da, baina atsedenaldirako etxekoek 20-8koa eskuratu dute.
Bigarren zatia bide beretik joan da. Jokalari guztiek hartu dute parte gaurko partiduan eta denek lagundu dute abantaila geroz eta zabalagoa egiten. Sinfin, etsi-etsita, ezin izan du ezer egin markagailuan hurbiltzeko eta azkenean, hogei goleko aldearekin irabazi du Bidasoak (35-15), taldeak bere historian lortu duen garaipenik zabalena berdinduz (96/97ko denboraldian 40-20 irabazi zion Teucrori).
Honen ondotik, indarberrituta eta Malagako porrota atzean utzita, Jacobo Cuetararen mutilek datorren asteazkenean jokatuko dute datorren jardunaldia. Oraingoan Leonen izanen da Bidasoa, gaueko 21:00etan Abanca Ademar taldean kontra aritzeko.
(Argazkia: Arrate Morales)
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...
Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan
Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...
Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra
Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...