Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
15 Aza, 2021
Palau d´Esportsen aritu ziren irundarrak, 1.100 zaleen aurrean
Larunbat eguerdian neurtu zen Bidasoa Granollersen aurka, aurreikusten zen partidu zail eta parekatu batean. Asobal Ligako hamaikagarren jardunaldi hau 28-34 markagailuarekin amaitu zen, eta irundarrek beste bi puntu irabazi zituzten, sailkapeneko bigarren postua ziurtatuz.
Lehenengo zatiaren hasieran etxekoak aurre hartu bazuten ere, Cuetararen taldeak indarra hartu eta Salinas, Odriozola eta Azkueren golekin eta Sierraren defentsarekin, markagailuari buelta ematea lortu zuten. Bederatzigarren minutuan, gol bateko errenta zuten irundarrek, eta hortik atsedenaldira arte hau handitzen jarraitu zuten bost goleko aldea eduki arte (11-16, 26. minutuan). Hala ere, azken lau minutuetan, Granollersekoak martxa hartu eta aldea lau puntura jaistea lortu zuten, bigarren zatia 14-18 markagailuarekin hasita.
Etxeko taldeak indar berarekin hasi zuen jardunaldiko azken ordu erdia ere, eta 39. minuturako puntu bakar bateko aldea edukitzea lortu zuten. Hala ere, Cuetarak eskatutako hutsartetik bueltan, irundarrek erritmo gogorra ezarri zuten neurketan eta, Mikel Zabalaren golei esker, Granollersek itxi ezin izan zuen zuloa ireki zuten markagailuan. Partidua amaitzeko bi minutu falta zirenean, etxekoak berriro ere hurbildu baziren ere, Adrian Fernandezen Asobal Ligako 600. golak Bidasoaren alde erabaki zuen neurketa.
Jardunaldiaren amaieran Jacobo Cuetara entrenatzaileak esan zuen moduan, taldea “oso pozik dago garaipen garrantzitsu honekin. Oso ondo jokatzen ari zen etsai baten kontra zen eta bere etxean gainera. Erritmo onarekin ailegatu gara eta momentu oso onean gaude”. Eguneko protagonista izan zen Mikel Zabalak ere Cuetararen hitzak errepikatu zituen eta irabazitako “bi puntuak oso garrantzitsuak” zirela gaineratu zuen.
Bidasoak bihar izango du beste bi puntu irabazteko aukera, baina oraingoan EHF Ligaren barruan jokatuko duen partiduan izango da. Artalekun arituko dira irundarrak Fenix Toulouse HB taldearen aurka, arratseko 20:45ean hasita.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...