Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
25 Ots, 2022
Otsailari bukaera emateko Bidasoa Antequera taldearen aurka arituko da etxean
Bidasoak, otsaila honetan hainbat helburu lortuta, azken neurketari aurre egingo dio bihar etxean. Oraingo honetan, Antequera taldea jasoko du Artalekun, klubak zenbait ekitaldi antolatu dituen arratsaldean. Partidua arratsaldeko 18:30ean hasiko da.
Jacobo Cuetara entrenatzaileak norgehiagokaren atarikoan aipatu duen moduan, “nekatuak gaude, baina hori ezin da aitzakia izan”. Hitzorduz betetako hilabete hau arrakastarekin amaitu dute irundarrek eta bukaera borobila eman nahiko diote biharko neurketarekin. Cuetarak ere gauza bera azpimarratu du: “Gure onena eman behar dugu, eta bi puntuak etxean gelditzea lortu behar dugu. Oso garrantzitsua izango da gure aurkariekin aldea irekitzeko”.
Garaipenak ospatzeko ekitaldiak
Taldea animatzeko eta azken asteetan lortutako garaipenak ospatzeko, Bidasoa klubak hainbat ekitaldi antolatu ditu bihar arratsalderako. Alde batetik, klubeko bazkide direnak lagun bat eramaten ahal dute dohainik biharko neurketaz disfrutatzeko. Horretarako, bazkideek sarrerak bihar goizeko 11etatik 13:30eak bitartean eta arratsaldeko 15:30tik 17:30ak arte biltzeko aukera izango dute.
Gainera, inauteriak direla eta, Bidasoak horiz mozorratuta joateko gonbitea egin die zaleei. Horrela, jantziak agertzen diren guztiak zozketa batean parte hartuko dute taldearen jantzia irabazteko.
(Argazkia: Alejandro Nieto)
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...