Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
24 Ots, 2023
Bi talde hauen arteko neurketa bihar ospatuko da, otsailaren 25ean, 18:00etan Huerta del Rey kantxan
Bidasoak Plenitude ASOBAL Ligari jarraipena emanen dio bihar. Otsailaren 25ean, 18:00etan, Recoletas Atletico Valladolid taldea bisitatuko bere etxean, Huerta del Rey kantxan hain zuzen ere. EHFko Last 16 fasera sailkatu ondotik, talde irundarra gogoz eta ilusioz dago erronka gehiagori aurre egiteko.
Pasa den asteartean talde irundarrak EHFko hurrengo fasera sailkatzea lortu zuen, bigarren urtez jarraian. Datorren hiletik aitzinera beraz, Europako 16 onenekin batera arituko dira Jacobo Cuetararen mutilak eta honek “motibazio berezi” bat sortzen diela onartu du entrenatzaileak berak. Izan ere, “partidu gehiago jokatzeko aukera edukitzeak eta txapelketan segitzeak” ilusioa pizten die jokalari eta teknikariei.
Hala ere, bertze erronka batzuk ditu Bidasoak ere, Plenitude ASOBAL Ligakoak zehazki. Kanpoko neurketetako emaitzak hobetu nahi ditu eta Artalekun ez diren bertze kantxa batzuetan puntuak batu. Horretarako, bihar garaipena eskuratzen saiatu beharko dira Valladolid taldearen aitzinean: “Etxetik kanpo puntuak batu behar ditugu eta taldea kontzentratuta dago partidua aurrera ateratzeko”.
Aurkariaren inguruan, “azken urteetako talde bera” dela argitu digu prestatzaileak, nahiz eta azken aldian “Europako jokoaren” zantzuak somatzen zaizkion ere: “Defentsan sendoagoak dira eta erasoan ere zuzenagoak”. Edonola ere, Bidasoak bere indarra erakutsiko du kantxan eta “etorkizunera begira, kanpoko neurketetan ahalik eta puntu gehien ateratzen” saiatuko da.
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...