Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
05 Ots, 2024
Talde irundarrak 30-23 galdu bazuen ere, bere mailarik onena erakutsi zuen Palau Blaugranan
Bidasoak Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzuliari hasiera eman zion, pasa den larunbat arratsaldean, Palau Blaugranan, Barçaren kontra. Talde irundarrak 30-23ko markagailuarekin galdu bazuen ere, bere mailarik onena erakutsi zuen kantxan, eta talde kataluniarra ongi estutzen jakin zuen, garaipena eskura edukita partiduaren tarte haundi batean.
Bidasoak ezin hobe eman zion hasiera Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzuliari. Barça liderra izan zuen aitzinean eta bere mailarik onena eman zuen Jacobo Cuetararen taldeak. Garaipenarekin amets egin zuten neurketaren bukaerara arte, nahiz eta azkenean kataluniarren indarra gehiago izan zen irundarrena baino. Lehen zatian beraien alde jarri zuten horiek markagailua, baina etxekoak gai izan ziren honi buelta eman eta bi gol aitzinetik jartzeko. Hala ere, 0-4ko partzial batekin, Bidasoak 14nako berdinketa erdietsi zuen atsedenaldirako.
Bigarren zatian, lehen ordu erdiko indarra mantendu zuen Bidasoak. Amore eman gabe, garaipenaren bila joan zen eta ia lortu ere. 50. minutuan oraindik euren alde zegoen neurketa, nahiz eta azken hamar minutuetan Barçak bere indarra erakutsi eta gehiago izan zen. 30-23 galdu zuen Jacobo Cuetararen taldeak, baina indartsu daudela erakutsi zuten. Horrez gain, lesioak zirela eta, 23 urtez azpiko zazpi jokalari izan ziren Bartzelonan eta horiek ere beraien kalitate erakusteko aukera izan zuten.
Honen ondotik, urteko lehen partidua jokatuko du Bidasoak etxean ortzirale honetan (otsailaren 9an). Torrelavega jasoko du, 21:30ean, eta garaipena izanen dute begi bistan, Jacobo Cuetararen mutilek.
(Argazkia: Victor Salgado)
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...