BIDASOAK BARÇA JASOKO DU IGANDEAN ETXEAN
Eskubaloia

BIDASOAK BARÇA JASOKO DU IGANDEAN ETXEAN

Bi talde hauen arteko neurketa ikusteko sarrera guztiak agortu dira dagoeneko

Bidasoak bertze erronka ilusionagarri bat izanen du asteburu honetan. Izan ere, martxoaren 5ean, igandean, Plenitude ASOBAL Ligako sailkapeneko liderra den Barça taldea jasoko du etxean (19:30). Jacobo Cuetararen hitzetan, “neurketa polita” izanen da eta, hain zuzen ere, horren islada da zaleek sarrera guztiak agortu dituztela dagoeneko.

Bidasotarrek “etxeko lanak eginda” eginen diote aurre igandeko partiduari, Jacobo Cuetarak azaldu duenez. Torrelavegaren eta Valladoliden kontrako Ligako bi neurketak irabazita, eta pasa den asteartean ere, Aarhus Skandenborg taldea garaituta, “sentsazio onekin” kantxaratuko dira talde irundarreko jokalariak. Entrenatzaileak jakinarazi duen moduan, “igandeko neurketan ez dugu galtzeko deus eta beraz, gure zaleen aitzinean munduko talderik onenaren kontra aritzea oso polita izanen da”.

Barçak “Champions-ean galdu gabeko partiden marka hautsi du”, Cuetarak argitu duenez. “Ez da Ligako kontua, baizik eta mundu osokoa, ezin du inork garaitu”, gaineratu du. Honen aitzinean, Bidasoak “ilusioz” ekinen dio neurketari eta “saiatzera” aterako dira jokalariak kantxara. Gainera, prestatzaileak azpimarratu du aspaldidanik ez zutela Barçaren kontra baja gehiegirik gabe jokatzen: “Aspaldi ez genuela Barçaren kontra jokatzen baja gehiegirik gabe. Horregatik, gure burua proban jartzeko momentu ona da. Partidu polita da eta presiorik gabekoa, ez baitugu deus garrantzitsurik jokoan”.

Zaila izanen da Barça garaitzea, baina Bidasoa hori lortzeko puntuan egon da bizpahiru alditan: “Agian gu izan gara Ligako neurketetako atsedenaldietara aldi gehiagotan berdinduta iritsi den taldea. Bertze batzuetan ere, hamar minuturen faltan, berdintzetik hurbil egon gara. Gehiagorik ez dugu lortu, baina bai iritsi garela aurreko bi helburu horietara”.

Agian igande honetan hirugarren helburu hori lor dezake Bidasoak eta, agian, Barçaren kontra garaipena eskuratzen duen talde bakarrenetarikoan bihur daiteke. Hala ere, oztopo batzuk gainditu beharko ditu horretarako eta horietako bat, Cuetarak berak onartu duenez, Dika Mem jokalaria da. “Kantxan ez ikustea zaila da, beti dago hor. Gainera, lesio oso gutxi edukitzen dituen jokalaria da, baita munduko jokalaririk desorekatzaileena ere”, erran du entrenatzaileak.

Artalekuko langileen greba

Bidasoak gainditu beharko duen bertze oztopo bat Artalekuko langileak aitzinera eramaten ari diren greba da. Zalantzan dago oraindik ea igandeko neurketa jokatu ahal izanen den edo ez. Bidasotarrek ez dute bertze aukerarik ikusten, partidua ez bada jokatzen isuna jasoko baitu taldeak. Hori gerta ez dadin, ahal duten guztia jarriko dute euren partetik Barçaren kontrako partidua zaleen aitzinean ospatu dadin.

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika