Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
16 Abu, 2022
Pasa den ortziralean 24-32 irabazi zuen Billere taldearen aurka eta larunbatean 28-38 nagusitu zen Huescaren aurrean
Bidasoak, denboraldi berrirako prestaketen barruan, lehen bi lagunartekoak jokatu ditu asteburu honetan, eta bietan emaitza onak eskuratu ditu. Ortziralean 24-32ko markagailuarekin irabazi zion Pau-eko Billere taldeari eta larunbatean berriz, 28-38koarekin gainditu zuen Huesca.
Ortziraleko neurketan irundarrek azkar ireki zuten markagailua egindako defentsa lanari esker, eta zazpi goleko aldea ireki zuten atsedenaldirako (12-19). Bigarren zatian, etxeko taldeak markagailura hurbiltzera lortu zuen 23-27koa ezarriz, baina bidasotarrek lehen ordu erdian lortutako errenta berriz ere berreskuratu eta zortzi goleko aldearekin irabazi zuten azkenean (24-32).
Garaipen honekin, Huescaren kontrako bigarren lagunartekoari ekin zion Bidasoak larunbatean Monzonen. Erritmo bizia ikusi zen hemen ere bi taldeen partetik eta Huesca izan zen markagailua bereganatu zuena 10. eta 15. minutuetan. Hala ere, poliki-poliki, irundarrak bere lekua hartu eta partida amaierara arte nagusi izan ziren. Azkenean, hamar goleko aldearekin gainditu zuten Huesca, 28-38koarekin.
Honen ondoren, Bidasoak ortzegun honetan jokatuko du hurrengo norgehiagoka. Logroño jaso beharko dute oraingoan, Egian 19:30ean. Neurketa honek Egiako Nazioarteko XXVII. Txapelketa irekiko du.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...