Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
20 Abe, 2022
Otsailaren lehen asteburuan hasiko da bigarren itzulia eta Bidasoak Artalekuren ezinbertzeko babesa eskatu du
Gabonetako atsedenaldian sartuta dago Bidasoako lehen taldea, baina dagoeneko bigarren itzuliari begira jarri da. Erronka garrantzitsuak izanen ditu otsailaren lehen asteburutik aitzinera eta horretarako, Artalekun babesa ezinbertzekoa duelako, urte erdiko abonamenduak jarri ditu eskuragarri gaur.
Otsailetik aurrera, Artalekun Plenitude ASOBAL Ligako zortzi hitzordu garrantzitsu izanen ditu Bidasoak, eta sailkapeneko lehen zortzi postuetan dauden sei talde etorriko dira, hala nola, TM Benidorm, Batcho Torrelavega, Barça, Logroño La Rioja, Cisne, Abanca Ademar, Rebi Cuenca eta Angel Ximenez Puente Genil.
Neurketa hauetan guztietan, Bidasoak zaleen babesa ezinbertzekoa du eta horretarako, klubak urte erdiko abonamenduak jarri ditu salgai gaurtik aitzinera. Hauen prezioak ere agitara eman dituzte: helduen kategoriako abonamenduak 80 euroko kostua izanen du, senior eta junior kategoriakoak 57 eurokoa, langabetuenak eta gazteenak 50 eurokoa eta haur kategoriakoak 14 eurokoa.
Abonamenduak bazkideak@cdbidasoa.eus helbidean eskatu beharko dira, nahiz eta aurrez aurre ere izena eman daitekeen. Azken aukera honetan bi epe zabalduko dira. Lehena abenduaren 23a bitarte izanen da, bulegoetako ohiko ordutegian, eta bigarrena, urtarrilaren 9tik aitzinera.
Norgehiagokei begira, bazkiden batek ezin badu Artalekura joan partidu bat ikustera, bere karneta senide edo lagun bati uzteko aukera izanen du. Hau bazkideak berak kudeatu dezake, aplikazioaren bidez, Bazkidearen Eremu Pribatuan. Ezin badio sarrera inori utzi, jardunaldi horretan eserlekuari uko egiteko aukera ere izanen du bertan. Klubak hau egitea eskatzen du, leku hori salgai jartzeko aukera edukitzeko, batez ere eskari handia duten partiduetan.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...