BIDASOAK CANGAS BISITATUKO DU BIHAR
Eskubaloia

BIDASOAK CANGAS BISITATUKO DU BIHAR

Jacobo Cuetararen iritziz, Cangaseko kantxa txapelketako zailenetariko bat da

Bidasoak, Portugaldik bueltan, Galiziara bidaiatu du zuzenean, han izanen baitu hurrengo Plenitude ASOBAL Ligako jardunaldia. Hain zuzen ere, Cangas bisitatuko du bihar talde irundarrak, gaueko 21:30ean.

Jacobo Cuetarak aipatu duen bezala, Cangaseko kantxa “txapelketako zailenetariko bat da. Giroa egoten da eta zaleek asko estutzen dute”. Aurreko denboraldietan Bidasoa eta Cangasen arteko neurketak beti izan dira lehiatuak eta Cuetararen mutilei kosta egin zaie bertan irabaztea. Entrenatzaileak azaldu duenez, galiziarrek “puntu asko kendu dizkigute. Berdinketak ere izan ditugu, bai euren kantxan, baita gure etxean ere”.

Zailtasun honi aurre egiteko, esfortzu “gehigarri” bat egin beharko dutela aitortu du prestatzaileak. Gainera, garaipen batek taldea asko lagunduko lukeela ere onartu du: “Etxetik kanpo garaipen bat eskuratu behar dugu, garrantzitsua izanen baita hau taldearentzat. Guregan sinisteko baliagarria izanen zaigu eta etxetik kanpo dugun dinamika negatiboa puskatzeko ere”.

Beraz, indarrez ekingo diote biharko jardunaldiari Bidasoako jokalariek. Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzulia garaipenarekin hasita, etxetik kanpo irabaztea falta zaie eta helburu horrekin aterako dira kantxara.

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika