Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
02 Eka, 2023
Azken partidua jokatzeaz gain, klubak eta zaleek Julen Aginagalde, Jon Azkue, Ander Ugarte, Victor Rodriguez eta Mihajlo Mitic agurtuko dituzte
Bidasoak bukaera emanen dio bihar, ekainaren 3an, denboraldiari. Puente Genil jasoko du Artalekun azken partidu hori jokatzeko. Berezia izanen da, ez bakarrik denboraldia bukatuko delako, baizik eta Bidasoak bere ibilbidean garrantzitsuak izan diren zenbait jokalari agurtuko dituelako ere. Zaleek aukera izanen dute, neurketaren ondotik, behar bezalako omenaldia eskaintzeko Julen Aginagalderi, Jon Azkueri, Ander Ugarteri, Victor Rodriguezi eta Mihajlo Mitic-i.
Jacobo Cuetarak gaurko prentsaurrekoan erran duenez, “azken partiduak pena bat izan dira, baina gure helburua oraindik ere ahalik eta puntu gehien batzea izanen da”. Bigarren itzuliaren balorazioa positiboa egin du entrenatzaileak: “Bigarren itzulian 23 puntu batu ditugu eta emaitza oso ona da hori. Ahal genuen guztia egin dugu, sailkapena iraultzeko puntuan egon gara eta pozik gaude egin dugun lanarekin. Orain azken partidu honi aurre egin behar diogu”.
Sailkapeneko laugarren postua ziurtatu zuen Bidasoak pasa den asteburuan eta “goian egoteak” erregulartasuna duen kluba dela adierazten du. “Champions-aren urteko postu bera errepikatu dugu eta, kontuan edukita 45 neurketa jokatu ditugula aurten, pozik gelditu gara Europan eta Ligan egindako lanarekin. Ez ordea, Errege Kopan egindakoarekin”, erran du Cuetarak. Hala ere, “ikusteko urte bat” izan dela azpimarratu du, “esperientzia asko bizituta, etorkizunean baliagarriak izanen direnak”.
Bihar azken neurketaren inguruan, “emozioz betetako jardunaldia” izanen dela argi du entrenatzaileak, baita “giro ederra” egonen dela ere. “Klubak jarduera asko prestatu ditu egun berezia izan dadin eta nik jende animatu nahiko nuke denboraldia eta jokalariak agurtzera”, adierazi du prestatzaileak. Hain zuzen ere, biharko arratsaldean, denboraldia agurtzeaz gain, klubarentzat garrantzitsuak izan diren zenbait jokalari ere agurtuko dituzte, hala nola Julen Aginagalde, Jon Azkue, Ander Ugarte, Victor Rodriguez eta Mihajlo Mitic.
Bidasoaren biharko ardura beraz, “ikuskizun handia” ematea izanen da. Jacobo Cuetarak erran duenez, “eskubaloi ona egin behar dugu eta lehiakorrak izan behar gara azken partiduan, ikuskizun ederra emateko”. Arlo profesionaletik aparte, entrenatzaileak dio “aho zapore onarekin” utzi nahi duela zalegoa.
(Argazkia: Arrate Morales)
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...