Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
10 Aza, 2022
Talde irundarrak ez zuen garaipena eskuratu Trops Malagaren kontra eta agur erran behar izan dio Errege Kopari
Bidasoa Irunek Errege Kopako Bigarren Kanporaketa jokatu zuen atzo Trops Malagaren kontra eta 25-22ko markagailuarekin garaipenik gabe itzuli da etxera. Lehen abantailak Jacobo Cuetararen mutilentzat izan baziren ere, berdinketa askoko neurketaren ondotik, etxeko taldeak irabazi zuen eta hurrengo faserako txartela ere eskuratu zuen, Bidasoa Errege Kopako txapelketatik kanpo utziz.
Lehen zatia hasi eta Bidasoa aitzinetik jartzea lortu zuen lehen bost minutuetan (1-2). Berdinketa batzuen ostean, 15. minutuan egon zen talde irundarra aurretik azken aldiz, Julen Mujikak sartutako gol bati esker (6-7). Hortik aitzinera, talde bisitariak akats asko egin zituen eta Malagak hori aprobetxatuta, errenta lortzen hasi zen atsedenaldira 11-9koarekin iritsiz.
Bigarren zatian markagailu hori iraultzeko asmoarekin kantxaratu zen Jacobo Cuetararen taldea. Lehen sei minutuetan neurketa berdintzea lortu zuten bidasotarrek (36. minutuan, 12-12) eta aurretik ere jarri ziren partida bukatzeko hamar minutu geratzen zirenean (19-20). Errege Kopako txapelketari eutsiko ziotela pentsatzen zutenean ordea, Zilarrezko Ohorezko Mailan aritzen den Trops Malaga taldeak lehen zatiko errenta berriz ere berreskuratu eta 25-22ko markagailua erdietsi zuen jardunaldiaren bukaerarako, hurrengo faserako txartela lortuz eta Bidasoa txapelketatik kanpo utziz.
Errege Kopako ametsari agur erran ondotik, ASOBAL Ligako helburuei begira jarraitu beharko dute Bidasoako mutilek. Hain zuzen ere Artalekura bueltatuko da txapelketa hau eta talde irundarrak Blendio Sinfin taldea jaso beharko du bertan denboraldiko hamargarren jardunaldia jokatzeko. Neurketa larunbat honetan izanen da (azaroak 12), arratsaldeko 16:00etan.
(Argazkia: Arrate Morales)
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...