BIDASOAK ETSAI GOGORRA IZAN ZUEN ARTALEKUN ATZO
Eskubaloia

BIDASOAK ETSAI GOGORRA IZAN ZUEN ARTALEKUN ATZO

EHF-ko hirugarren jardunaldia 24-26ko markagailuarekin amaitu zen Toulouseren alde

Artalekuk EHF Ligako hirugarren jardunaldia jaso zuen atzo 1.623 zaleen aurrean. Oraingo honetan, Bidasoari Toulousen aurka neurtzea egokitu zitzaion eta, aurreikusi zuten moduan, norgehiagoka zaila izan zen irundarrentzat. Nahiz eta partidu ona jokatu eta indartsu aritu, okzitaniarrek eraso gogorrak egin zituzten eta behin abantaila hartuta, Bidasoak ezin izan zuen markagailuan sortutako zuloa guztiz itxi.

Lehenengo zatia nahiko parekatua hasi zen, eta Bidasoak aurretik jartzea ere lortu zuen, Léo Renaud-Davidek sartutako 2-1ekoarekin. Hala ere, hortik aurrera Toulouse errenta hartzen hasi zen eta 10. minuturako lau puntuko aldea (4-8) ireki zuen. Irundarrek markagailuko tartea berditzera arte (18. minutuan 8-8) murriztea lortu bazuten ere, kanpoko taldea aurretik ezarri zen partidu amaiera arte.

Atsedenaldira 11-13ko markagailuarekin ailegatu zen neurketa, eta alde hori bigarren zati guztian zehar mantendu zen. Partiduko azken bost minutuetan, lehia estua izan zen bi taldeen artean, eta Bidasoak aukera paregabea izan zuen Toulousen puntuetara hurbiltzeko. Renaud-Davidek azken 15 segundutan sartutako gol batekin, markagailua 24-25en jartzea lortu zuen. Artalekun zeuden zaleak horretan berdinketan amaitzeko aukera ikusi bazuten ere, epaileek partiduaren bukaera adierazi baino lehen, kanpokoek azken gola sartu eta 24-26ko markagailua utzi zuten azkenik.

Neurketaren ondoren, bai Zabala eta bai Aginalde ados zeuden arratsaldeko gakoa beraien erasoan egon zela. Zabalak aipatu zuen moduan, “hasieran pixkat urduri ginen eta ez gara erasoan hain fin ibili”. Europan jokatzen diren partiduen zailtasuna nabaria dela ere onartu zuten eta Julen Aginagaldek esan zuen bezala, “Europan partidu bat irabazteko, partidu borobila egin behar da”. Ez zen horrelako izan atzokoa, baina oraindik asko falta da eta Bidasoak aukera izango du akatsak zuzentzeko.

Hurrengo hitzorduak

Asteburu honetan izango dute irundarrek hurrengo neurketa. Larunbatean, Sacyr Asobal Ligaren barruan, Batcho Torrelavegaren aurka arituko dira Artalekun, arratsaldeko 18:30ean. Hurrengo asteartean berriz, EHF Ligako hitzordua izango dute. Oraingo honetan kanpoan izango da, Pfadi Wintherthur taldearen aurka, arratsaldeko 20:45ean.

(Argazkia: Eduardo Ágreda)

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika