BIDASOAK GARAIPENAREKIN HASI DU BIGARREN ITZULIA
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPENAREKIN HASI DU BIGARREN ITZULIA

Partidu landua irabazi zuen Jacobo Cuetararen taldeak atzo eta denboraldiko lehen neurketan erakutsitakoari buelta eman zion

Bidasoak Artalekun hasi zuen atzo denboraldiko bigarren itzulia. TM Benidorm jaso zuen talde irundarrak eta Plenitude ASOBAL Ligako urteko lehen garaipena eskuratzea lortu zuen. Jokoan sartzea kosta egin zitzaien etxekoei, defentsan ez baitziren eroso egon eta erasoan ere ez baitzuten erritmorik hartzen. Hala ere, minutuak joan ahala, sentsazioak berreskuratzen joan ziren eta azkenik, 32-27ko markagailuarekin Benidorm garaitzea lortu zuten.

Lehen minutuan gogorrak izan ziren Bidasoarentzat. Jacobo Cuetarak aitzindu zuen moduan, lehen jardunaldiak urduritasunez jokatzen dira eta horrela izan zen etxekoentzat ere. Erritmoa hartu ezinik eta defentsan ere deseroso sentituta, Benidormek eskuratu zituen lehen abantailak markagailuan. Hala ere, talde irundarra bere lekua hartzen joan zen eta, Jon Azkueren lanari eta golei esker, errenta puntu bakarrera murriztea lortu zuten (5-6, 11. minutuan). Hau ikusirik, Benidormek hutsartea eskatu zuen, Bidasoak berreskuratutako erritmoa hautsi nahiean. Ez zuen lortu, ordea. Etxekoek erritmoari eutsi eta, Julen Mujikari esker, lehen aldiz aitzinetik jarri ziren, 18. minutuan 11-10ekoa lortuz. Atsedenaldira iritsi zirenean, lehen zatian lortutako abantailarik handiena zuten emaitzan, 17-14koa.

Markagailua bere alde mantendu zuen Jacobo Cuetararen taldeak bigarren zatian ere. Aurkariak bi aldiz berdintzeko aukera eduki arren, ez zuen lortu eta, poliki-poliki, Bidasoa errenta handitzen joan zen. Gainera, Jakub Skrzyniarzek penalti bat gelditu eta taldeak arnasa hartzeko aukera izan zuen azken minutuetan. Izan ere, gibeletik estutzen zuen talde bisitariak eta geldiketa horri esker, hiru goleko abantaila izatea lortu zuten etxekoak (55. minutuan, 28-25). Azkenik, 60 minutuak bukatuta, Bidasoak 32-27ko markagailuarekin garaitu zuen Benidorm, eta lehen itzuliko partidari eta emaitzari (26-23) buelta ematea lortu zuen.

Denboraldiko bigarren itzulia ezinhobe hasi dute Jacobo Cuetararen mutilek. Asier Nietoren falta izan zuten kantxan atzo, sorbaldan bihurritu bat zuelako. Hala ere, joko landua eta sentsazio onak erakutsi zituzten Artalekun eta datozen erronkei aurre egiteko prest daudela ziurtatu zuten. Hain zuzen ere, datorren asteartean Europako Txapelketari ekingo diote berriz irundarrek. Aguas Santas Milaneza bisitatuko dute otsailaren 7an, 20:45ean.

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU
Eskubaloia

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU

Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen

Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”

Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko

Bidasoa Irunek Huesca...

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika