34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
03 Eka, 2022
Neurketa bihar izango da, arratsaldeko 17:45ean, Zaragozako Principe Felipe pabiloian
Bidasoak, asteburu honetan, denboraldiko azken hitzordua izango du. Hain zuzen ere, Asobal Kopako finala jokatuko du bihartik aurrera Zaragozan. Bidasotarrek Granollersen aurkako partiduarekin emango diote hasiera azken faseari, arratsaldeko 17:45ean.
Bihar, ekainak 4, Asobal Kopako azken fasea hasiko da Zaragozako Principe Felipe pabiloian. Arratsaldean, finalerdiak jokatuko dira eta igandean berriz, final handia ospatuko da, arratsaldeko 18:00etan. Biharko neurketetan Granollers eta Bidasoa egongo dira aurrez aurre, lehen partidan, eta bigarrenean aldiz, Barça eta Logroño neurtuko dira, arratsaldeko 20:00etan.
Bidasoa gaur, eguerdiko 14:15ean, aterako da Irundik Zaragozara eta bertan eskainiko du norgehiagokaren atariko prentsaurrekoa, arratsaldeko 18:00etan. Finalerdi zail bati aurre egin beharko dio bihar talde irundarrak. Izan ere, Granollers bere aurkari zuzena izanda, ez dizkio gauzak erraz jarriko. Gainera, txapelketa denboraldi amaieran iristen da eta Bidasoa baldintzatuta ailegatu da ekainera. Lesioak, nekea eta neurketa pilaketa kontuan hartuta, bidasotarrek are zailago izango dute garaipena eskuratzeko. Hala ere, taldeak duen filosofia praktikan jarri eta bere ahalegin guztiak egingo ditu eta borrokatzen jarraituko du azken fase hau gainditzeko asmoz.
Irungo taldeak hamargarren aldiz parte hartuko du txapelketa honetan, 1992/1993ko denboraldian Tekaren aurrean Asobal Kopako txapeldun izan zen lehiaketa berean hain zuzen ere.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...