BIDASOAK HITZORDU GARRANTZITSUA IZANGO DU BIHAR SUITZAN
Eskubaloia

BIDASOAK HITZORDU GARRANTZITSUA IZANGO DU BIHAR SUITZAN

AZKEN ORDUKOA:

Bidasoa taldeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi berri du gaur talde guztiari egindako koronabirus diagnosi froga batzuk emaitza positiboa eman dutela. Beraz, bihar Pfadi Winterthur taldearen aurka zuten neurketa bertan behera gelditu da, eta Bidasoak data aldatzeko eskaera egin du. Positibo eman duten guztiak ongi daudela eta ez dutela sintomarik aurkezten ohartarazi dute.

Azkenik, "osasun agintari eta kirol agintariekin harremanetan" daudela esan dute, "hartu beharreko beste edozein erabakiren aurrean".

Era berean, hurrengo larunbatean, azaroak 27an, Bidasoak Sacyr Asobal Ligaren barruan Recoletas Atletico taldearen aurka zuen hitzordua ere atzeratu egingo da. Aurrerago zehaztuko dute data berria. 


Pfadi Winterthur taldearen aurka neurtuko dira irundarrak bihar arratsaldeko 20:45ean

Bidasoak gaur arratsaldean bidaiatuko du Suitzara, bihar hitzordu garrantzitsua baitu Pfadi Winterthurren aurka. EHF Ligako laugarren jardunaldia izango da hau eta bigarren aldiz arituko dira bi taldeak norgehiagokan.

Orain dela hilabete bat Pfadi Winterthur taldeak Artaleku bisitatu zuen EHF Ligako bigarren jardunaldia jokatzeko. Bertan, Bidasoak suitzarrak mendean hartu zituen 32-28ko markagailuarekin. Oraingo honetan, irundarrei egokitu zaie besteen etxean aritzea eta nahiz eta gogoz dauden asteburuko garaipena eta gero, “partidu gogorra eta garrantzitsua” izango dela aurreikusi du gaur goizeko prentsaurrekoan Jacobo Cuetara entrenatzaileak. Izan ere, jardunaldi honetan irundarrek hurrengo faserako sailkapena izango dute jokoan.

Bidasoak aurrez aurre aurkituko duen etsaia, taldearen “bertsio ondu” bat izango dela aipatu du Cuetarak, izan ere, lesionatuta zeuden hainbat jokalari berreskuratu dituzte suitzarrak eta jokoan parte hartuko dute oraingoan. Hala ere, entrenatzaileak esan duen moduan, “gogoz gaude, emaitza oneko sasoian gaude eta garaipen asko lortu ditugu azken aldian”. Azkenik, arrakasta izateko taldeak egin behar duena azaldu du: “Gakoa ekintzetan eraginkortasuna izatea eta partidu ona egitea da”.

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”

Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun

Aste gogorra izan du Bidasoa...

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN

Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan

Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK
Eskubaloia

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK

Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra

Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...

BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR

Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuan

Bidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika