Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
19 Mar, 2016
BARCELONA B: Galán (1), Laliga, Rey, Gomez (7), Dujshevaeb (7), Revuelta, Boada (4), Tremps (6), Ceretta (4), Ledo, Oliveras, Castro, Villoria, Perez-Ortiz, León, Deumal.
BIDASOA: Dejanovic, Cavero, Vazquez (2), Martínez (5), Crowley (10), Beltza, Portero (1), Villar (1), Kauldi (3), Zubiria, Muiña (5), Bezbradica, Mouriño, Davidovic, Azkue.
MARKAGAILUA: 2-3, 6-5, 8-10, 11-12, 12-13, 15-14 (atsedenaldia); 18-19, 22-20, 27-22, 27-24, 28-26, 31-27.
Liga irabazita Asobal ligara zuzenean igotzeko helburua zaildu egin zaio Bidasoari. Valladolid ematen ari den maila kontuan hartuta, ezin zuen estropezurik egin. Barça Bk, ordea, irundarren asmoak zapuztu ditu. Joan Gamper pabiloian galdu du Bidasoak, eta eskura utzi dio igoera zuzena Valladolid aurkariari. Norgehiagoka berdindua izan da, orokorrean, lehen zatian. Bi goleko abantaila hartu dute bidasoarrek behin baino gehiagotan, baina atsedenaldiaren aurretik etxeko taldea aurretik jarri du Daniel Dujshebaevek, bi gol segidan sartuta.
Ondo hasi da Bidasoa aldagelatik bueltan, eta bi goleko abantaila lortu du berriro, bosgarren minuturako. 18-20koa sartu du Cristian Martinezek. Barçaren erantzuna, ordea, harrigarria izan da. Markel Beltzaren esklusioa aprobetxatu eta 6-0ko partziala osatu du. 24-20ra ihes egin du horrela. Garaipenaren oinarri izan da fase hori. Bidasoak hobera egin du hurrengo minutuetan, irabazteko beharrak bultzatuta. 24.minutuan 27-26koa sartu du Crowleyk, eta itxaropena berreskuratu dute bidasoarrek. Baina etxekoek bi gol sartu dituzte minutu bakarrean. Kolpe erabakigarria izan da. Burumakur utzi du Bidasoak Bartzelona, baina azkar altxatu beharko du, denboraldia ez baita Joan Gamperren amaitu. Igoera zuzena eskuraezina izango dela dirudi, baina play off-aren bidea ere badago.
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...