BIDASOAK JAKUB SKRZYNIARZ ETA HARBAOUI MEHDI AURKEZTU DITU
Eskubaloia

BIDASOAK JAKUB SKRZYNIARZ ETA HARBAOUI MEHDI AURKEZTU DITU

Bi atezainak lehen aldiz arituko dira ASOBAL Ligan eta bertan, beraien onena erakusteko aukera edukitzea espero dute

Bidasoak gaur goizeko prentsaurrekoarekin bukatu ditu aurtengo denboraldiko jokalari berrien aurkezpenak. Julen Aginagalderekin batera, bertan izan dira Harbaoui Mehdi eta Jakub Skrzyniarz, talde irundarraren bi atezain berriak. Nahiz eta ASOBAL Liga ezezaguna den bi jokalarientzat, taldearen helburuak betetzeko ilusioz daudela ziurtatu dute.

Julen Aginagaldek eman die oraingoan ongi etorria Frantziatik eta Poloniatik datozen bi atezain berriei, Harbaoui Mehdi eta Jakub Skrzyniarz-i hain zuzen ere. Lehenengoa Sélestat Alsace Handball taldetik dator Irunera eta bigarrena aldiz, Górnik Zabrze taldetik. “Biak atezain gazteak dira, etorkizun handia dutenak. Espero dugu beraien onena ematea hemen eta gurekin lortzea bilatzen duten eboluzio eta hobekuntza hori”, aipatu du Aginagaldek.

Medhik, bere aldetik, Bidasoarekin entrenatzen eman duen lehenengo aste honetan “lan handia” egin duela jakinarazi du, nahiz eta “esperientzia oso ona” izaten ari den berarentzat. “Bidasoara etortzea erabaki nuen klub handi bat delako eta erronka berri bat behar nuelako”, adierazi du atezainak. Aurtengo denboraldiaren ostean, opor gutxi eduki dituela ere azpimarratu du, Mediterranear Jokoetan eta Afrikako Kopan aritu baita Tunisiako selekzioarekin. Hala ere, prest dago Bidasoarekin dena emateko eta nahiz eta ez duen ASOBAL Liga ezagutzen bere helburua “aurreko urtean baino hobeki bukatzea” dela erran du.

Skrzyniarz-en helburua ere “ASOBAL Ligan eta Europako txapelketan taldea ahalik eta gehien laguntzea” izanen dela onartu du. Bere sorterritik atera den lehendabiziko aldia da eta “bere jokoa erakusteko gai” izatea espero du, baita “emaitza onak” lortzea ere. Beste taldeetan aritzeko eskaintzak bazituen ere, Bidasoara etortzea erabaki zuen “Julen Aginagalderekin izandako elkarrizketei esker”, Skrzyniarz-en hitzetan. Poloniako Ligako atezain onena izendatu zuten iaz eta horren inguruan “oso polita” izan zela adierazi du. Hala ere, “orain hemen zentratuta nago. Nire helburu pertsonalak ditut, baita taldekakoak ere eta zaila baldin bada ere, horiek lortzeko lan egingo dut”, argitu du Skrzyniarz-ek. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika