BIDASOAK PFADI WINTERTHURREN AURKA JOKATUKO DU GAUR
Eskubaloia

BIDASOAK PFADI WINTERTHURREN AURKA JOKATUKO DU GAUR

Azaroan bertan behera gelditu zen laugarren jardunaldia jokatuko dute gaur Suitzan, arratsaldeko 18:45ean

Bidasoa atzo abiatu zen Irundik Suitzara, gaur bertako taldearen aurka duen hitzordurako. EHF Ligako laugarren jardunaldia zen hau, baina bertan behera gelditu zen Bidasoak bizi izan duen osasun egoera zela eta. Neurketaren data berria beraz, gaur izango da, Suitzako AXA Arenan, arratsaldeko 18:45ean.

Jacobo Cuetara entrenatzaileak atzoko prentsaurrekoan esan zuen moduan “egoera zail batean gaude. Bagenekien gogorra izango zela lehian hastea azkeneko hiru asteetan gutxi entrenatu eta gero edo entrenatu gabe ere egonda. Ongi egotea ezinezkoa da, baina egoera zail honi ahalik eta hobekien aurre egin beharra diogu, kalteak ahalik eta gutxienak izan daitezen”. Izan ere, koronabirusa eta konfinamenduaz gain, azkeneko bi partiduetan lau jokalari lesionatu zirela ere aipatu zuen: “Orlen Wisla Plock taldearen aurka jokalari bat baja izan zen, eta larunbatean beste hiru lesionatu ziren”.

Hala ere, nahiz eta Bidasoa ez dagoen bere maila onenean, “azken bi partiduak gol bakar baten aldearekin galdu” dutela oroitarazi zuen Cuetarak. “Gure helburua hurrengo jardunaldietan ere Bidasoa kantxan egotea izango da, definitzen gaituzten nortasun-ezaugarriekin. Gure maximoa emango dugu, jakinda zailtasun handiko partiduak izango direla”, gaineratu zuen.

Animo horiekin egingo diote aurre, beraz, irundarrek gaurko norgehiagokari. Prestatzaileak aitortu zuen moduan, “taldea prest joango da Europako ligako hurrengo fasera pasatzeko asmoarekin. Zaila izango dela badakigu, baina ilusio guztiarekin joango gara. Partidu garrantzitsu bat da, eta ikusi behar dugu ea zein jokalari dauden bere onenean eta beraiekin gogoz arituko gara”.

Pfadi Winterthur taldearen inguruan, beraien indarra eta konplexutasuna goraipatu zituen Bidasoako prestatzaileak: “Oso ondo lehiatzen ari dira Suitzako ligan. Talde konplexua da eta gainera beraien etxean aritzea egokitzen zaigu. Horri Europako ligan jokatzen ari garela gehitu behar zaio eta beraz, neurketa zaila izango da”.

Kauldi Odriozola Espainiako selekzioarekin

Beste aldetik, atzo Eskubaloiko Espainiako Federazioak jakitera eman zuenez, Kauldi Odriozola deitu du, beste 17 jokalarien artean, 2022an Eslovakian eta Hungarian ospatuko den Europako Txapelketa prestatzeko. Odriozolaren lehendabiziko aldia izango da lehiaketa honetan, nahiz eta aurretik selekzioarekin aritua den beste txapelketa batzuetan ere. Abenduaren 26tik 30era izango dute jokalari guztiek elkarrekin lehiaketa prestatzeko lehenengo aukera, Madrilen. Jordi Ribera selekzioko hautatzaileak onartu duen moduan, “Kauldiri muturrean eta eskuin hegalean duen balioaniztasunak eta 5:1eko aurreratuan egindako lanak prestaketaren lehen fase honetan egotea eragiten diote”. 

(Argazkia: Arrate Morales)

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika