Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
25 Mar, 2024
Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak
Bidasoak ezin izan zituen puntuak batu Navaren kontrako partiduan. Atsedenaldira aitzinetik joan zen talde horia eta bigarren zatian ere nagusitasuna erakutsi zuen, baina azken minutuetan Navak berdintzea lortu zuen, baita markagailua bere alde jartzea ere. Horrela, puntuak bertan gelditu ziren eta Bidasoa esku hutsik bueltatu zen etxera.
Lehen zatiaren hasieran markagailua bereganatu zuen Navak (1-4, 5.minutuan). Errenta lau golera eraman zuen gainera (12-8), eta Bidasoa gibeletik joan zen lehen ordu laurden horretan. Hala ere, amore eman gabe lanean segitu zuen Jacobo Cuetararen taldeak eta emaitza iraultzea lortu zuen, atsedenaldira bi goleko errentarekin joateko, 14-16koarekin.
Bigarren zatian ere, indartsu kantxaratu zen Bidasoa eta emaitza bere alde mantentzen jakin zuen azken hamar minutura bitarte. Lau goleko hutsunea lortu zuen ere tarte horretan, baina etxekoek ere besoak jeitsi gabe segitu zuten lanean. 50. minutuan, 25nako berdinketa lortu zuen Navak eta, horien akatsak aprobetxatuta, azkenik garaipena eskuratu ere egin zuten Navakoek. 29-28ko markagailuarekin punturik batu gabe gelditu zen Bidasoa eta porrot gogorra jaso zuen.
Ortzirale honetan, martxoaren 29an, Plenitude ASOBAL Liga Artalekura bueltatuko da neurketa berezi batekin. Hain zuzen ere, 19:00etan, Bidasoak Helvetia Anaitasuna jasoko du, euskal derbia jokatzeko.
(Argazkia: Daniel Perez)
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...