BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK
Eskubaloia

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK

Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra

Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen atzo eguerdian, apirilaren 7an, Granollersen kontrako partiduan. 30-30eko markagailua lortu zuten horiek, azken minutuetan sartutako hiru golei esker. Puntu bat poltsikoratuta, Jacobo Cuetararen taldeak bigarren postua mantendu du eta gibeletik duen aurkari zuzenarekin aldeak ere bere hortan utzi ditu.

Bidasoak behetik gora egin zuen partiduaren lehen zatian. Gibeletik hasi ziren markagailuan, eta hiru tantoko tartea ireki zuen Granollersek bere alde. Talde horiak ez zituen besoak jaso eta atsedenaldirako bost minutu falta zirenean, lehen aldiz jarri ziren aitzinetik bisitariak, 11-13ko emaitzarekin. Hala ere, 4-1eko partziala egin zuten etxekoek eta lehen zatiaren bukaeran 15-14ko markagailua eduki zuten beraien alde.

Bigarren zatian, Granollersek bi goleko abantaila lortu zuen berriz ere, baina Bidasoak ez zion partiduari ihes egiten utzi eta errenta puntu bakarrera murriztu zuen. Azken hamar minutuetan, etxekoak hiru gol gora joan ziren berriz ere (27-24) eta horrela mantendu zuten 55. minutura bitarte. Azken bost minutuetan, indarra erakutsi zuen talde irundarrak eta Nieto anaiek hiru gol sartuta (Gorkak bi eta Asierrek bat), neurketa berdindu zuten, 30-30eko markagailuarekin. Rodrigo Salinasek ere bere eskuetan izan zuen garaipena azken jaurtiketa batekin, baina baloiak langa jo zuen eta berdinketan gelditu zen emaitza behin-betiko.

Puntu garrantzitsu bat batu zuen Bidasoak atzo, Granollersen kontra, aurkari zuzena baitzen eta bigarren eta hirugarren postua mantendu dutelako hurrenez hurren. Honen ondotik, bihar (apirilaren 9an), Errege Kopako hirugarren kanporaketa jokatuko du Jacobo Cuetararen taldeak Fundación Agustinos Alicanteren kontra (19.00). Plenitude ASOBAL Liga asteburuan bueltatuko da Artalekura, Blendio Sinfin taldearen kontrako partiduarekin.

(Argazkia: Ramon Ferrandis)

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika