34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
06 Mai, 2022
Europako Txapelketarako txartela lortu ondoren, Asobal Ligako txapeldunorde izateko borrokan segitu beharko du Bidasoak
Bidasoak bihar jardunaldi berri bat jokatu beharko du. Oraingo honetan, Torrelavegaren aurka neurtu beharko da, Vicente Trueba kiroldegian. Partidua bihar ospatuko da, maiatzak 7, arratsaldeko 17etan.
Jacobo Cuetarak gaurko prentsaurrekoan adierazi duenez, “Granollersen kontra aritu baino lehenagotik finalak jokatzen ari gara, garrantzitsua baitzen beraien aurretik egotea. Errenta hori dugu orain, puntu bat gehiagorekin eta berdintzeko aukerarekin. Aurretik lau partidu zail ditugu eta gugan eta aurkariarengan pentsatu behar dugu. Biharkoan zentratuko gara lehendabizi, eta gero gerokoak”.
Asteazkenean IlCapo Hondarribiaren aurka jokatutako neurketa entrenamendu moduan baliatu zutela ere aipatu du Cuetarak: “Lan egin dugu larunbatera begira. Askotan partidu bat entrenamendurik hoberena izan daiteke eta horrela, beste erritmo eta intentsitaterekin egingo diogu aurre biharkoari”.
Hala ere, Torrelavegaren aurkako norgehiagoka ez da erraza izango. “Kantxa konplikatua da. Cuencak eta Logroñok galdu egin zuten bertan, eta Ademarrek azken segunduan eskuratu zuen garaipena. Igo berri den taldea da, baina maila erakusten ari da denboraldi guztian zehar”, azpimarratu du entrenatzaileak. Gainera, “oso ondo dakite zer joko duten. Ligan hobekien kontraerasotzen duen taldeetako bat da, beraien etxean batez ere”, goraipatu du Cuetarak.
Bidasoak irabazten jarraitu behar duela ere gogorarazi du prestatzaileak: “Irabazten jarraitu behar dugu, Granollersi presioa sartu behar diogulako. Bost partidu jarraian irabazi behar ditugu. Hori soilik behin lortu dugu, denboraldi honetan eta hobekien ginen momentuan. Oso zaila izango da, baina lortu behar dugu”.
Azkenik, denboraldia “luze” samar joaten ari zaiela ere jakinarazi du Jacobo Cuetarak: “Denboraldia oso luzea izaten ari da guretzat. Partidu asko izan ditugu. Hala ere, hor jarraitzen dugu eta denboraldia bermearekin ateratzen ari gara”.
Biharko neurketarako, nahiz eta Julen Aginagalde zalantza izan oraindik eta Iñaki Cavero mindua egon, talde guztia egon daiteke martxan. Beraz, taldearen gehiengoa, gazteetatik zein joango den oraindik jakin gabe, bihar Vicente Trueban egongo da, arratsaldeko 17etan Torrelavegaren aurka jokatzeko.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...