34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
16 Ots, 2023
Jacobo Cuetararen mutilek Plenitude ASOBAL Ligako laugarren talderik onena jasoko dute etxean
Bidasoak hitzordua izanen du bihar Artalekun berriz ere. Torrelavega jaso beharko du talde irundarrak ortzirale honetan, 21:30ean. Neurketa zaila izanen dela aitzindu du Jacobo Cuetara entrenatzaileak eta bere mutilek konfiantza edukitzea beharrezkoa izanen dela puntuak etxean gelditzeko.
“Ligako laugarren talderik onena izanen dugu aitzinean eta hori izanen da gure erronka, hauek gainditu eta postu horretatik kentzea”. Jacobo Cuetarak argi du biharko neurketan egin beharko dutena. Hala ere, praktikan ez dela hain erraza izanen ere onartu du: “Partidu zaila izanen da. Ongi jokatzen ari den taldea da eta potentzial ofentsibo ona duena”.
Lehen itzulian, Bidasoak Torrelavega garaitu zuen bere etxean. Edonola ere, entrenatzaileak jakinarazi du biharko neurketan ez duela deus ikustekorik: “Lehen itzulian dinamika txarrean zegoen taldea, bai jokoan eta baita emaitzetan ere. Orain, guztiz kontrakoa gertatzen zaie”. “Korrika egiten duen taldea da eta osatua dagoena”, Cuetarak argitu duenez. Talde honen berezitasuna “elkarrekin denbora aunitz daramatela da eta fitxaje berriak ere ongi egokitu direla”, prestatzailearen hitzetan.
Garaipena eskuratzeko gakoaz ere aritu da asturiarra: “Etxean lehiakor izaten segitu behar dugu. Guregan konfiantza eduki eta gure maila eman beharko dugu bihar. Garrantzitsuena borrokan segitzea da, lanean segitzea, eta puntuak gehitzen jarraitzea”. Oraindik ere Liga bukatzeko aunitz falta dela ere azpimarratu du Cuetarak eta atzean ez gelditzea garrantzitsua da Bidasoarentzat.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...