BIDASOAK ZORTZIGARREN ALDIZ JARRAIAN IRABAZI DU EUSKAL KOPA
Eskubaloia

BIDASOAK ZORTZIGARREN ALDIZ JARRAIAN IRABAZI DU EUSKAL KOPA

Talde irundarrak Romoren kontra jokatu zuen atzo Laudion Euskal Kopako finala

Bidasoak bertze garaipen bat gehitu du bere ibilbide profesionalean, izan ere, Euskal Kopako finala irabazi zuen atzo Laudion, Romoren kontra. Garaipen zabala eskuratu zuen gainera, 35-52ko markagailuarekin, eta horrela, Irungo taldea zortzigarren aldiz jarraian suertatu da garaile txapelketa honetan.

2022ko final berbera errepikatu zen aurten ere. Izan ere, aurrez aurre izan ziren bigarrenez Romo eta Bidasoa Irun. Oraingo honetan Laudio izan zuten eszenatokia eta, lehengo urtean ez bezala, hasieratik nabarmendu zen Jacobo Cuetararen taldea. Gol bateko abantaila lortu zuten partidua hasi eta segidan, eta lau golera ireki zuten errenta hori lehen zatiko erdialdean. Markagailuko tartea poliki-poliki zabaltzen joan ziren irundarrak eta atsedenaldira 19-27ko emaitzarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian, oraindik joko hobea kantxaratu zuen Bidasoak. Defentsan zuzen ibili ziren jokalariak, baita kontraerasoan ere, eta hogei goleko abantaila lortu zuen talde bisitariak segidan. Azkenean, 35-52ko markagailuarekin bukatu zen neurketa, tarte zabalarekin eta garaipen sendoa lortuta.

Mikel Zabala, Asier Nieto eta Eneko Furundarena deialditik kanpo gelditu ziren atzo, arazo fisioak direla eta. Hala ere, taldeak maila eman zuen eta zortzigarren aldiz jarraian lortu zuten Euskal Kopako finala irabaztea. Taldeak, guztira, hamabi aldiz eskuratu du Euskal Kopan garaile izatea, 2000. urtean lortutako lehen garaipenaren ondotik. Gainera, atzo, lehenago urtean finalerdian, Hondarribiaren kontra lortutako gol kopuru bera batzea lortu zuen eta horrela, taldeak duen errekorra berdindu zuen.

Bidasoaren hurrengo hitzordua maiatzaren 14ean izanen da. Orduan, Plenitude ASOBAL Ligako azken txanpari hasiera emanen dio taldeak Katalunian, Fraikin Granollers taldearen kontra, 17:00etan.

(Argazkia: CD Bidasoa)

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika