BIGARREN FASERA DENBORALDIKO HELBURUA BETE GABE
Errugbia

BIGARREN FASERA DENBORALDIKO HELBURUA BETE GABE

Kanpazar Arrasateren aurka galdu ostean (19-10), Zaisa Txingudi Errugbi Klubak Euskadiko Senior Ligako kontsolidazio fasea jokatuko du, sailkapeneko azken lau taldeen aurka.

Taldeak denboraldi hasieran jarritako helburua betetzeko neurketa erabakiorra zen larunbatekoa. Zaisa Txingudi Errugbi Klubak Arrasatera bidaiatu zuen gorakadan zetorren Kanpazar Arrasateren aurka jokatzeko. Lehen faseko azken jardunaldia zen eta Euskadiko Senior Ligan laugarren bukatzea zegoen jokoan. Garaipena lortzen zuenak igoera fasea jokatzera igaroko zen, hori zen talde bidasotarraren denboraldi hasierako helburua. Helburuak batzuetan betetzen dira eta beste batzuetan ez. Kasu honetan, Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak 19-11 galdu zuen eta, beraz, Euskadiko Senior Ligako kontsolidazio fasea Bilboko Veltesca taldearekin, Atletico San Sebastianekin eta Bera Bera B taldearekin jokatuko du.

Nuerketari dagokionez, lehen kolpea etxeko taldeak eman zuen. Kanpazar Arrasatek estu hartu zuen Zaisa Txingudi Errugbi Taldearen erasoko lerroa eta baloiaren jabetza bereganatu zuen. Seigarren minutuan eta saiakera ugariren ostean, partiduko lehen entsegua lortu zuen Arrasatek (7-0). Lau minutu igarota, talde bidasotarra Luken Couzarten bidez, markagailuan hurreratu zen. Normalean zigor-kolpeak jaurtitzen dituen Ugo Poncini lesionatuta aurkitzen zelarik, Couzartek jaurti zuen baloia eta bi zutoinen artetik igarotzea lortu zuen.

Puntuek indarrak eman zizkion Zaisa Txingudi Taldeari, baina ez zen nahikoa izan Arrasate kikiltzeko. Neurketa berdinduz bazen ere, lehen zatiko amaieran etxeko taldeak, berriz, neurketaren agintea hartu eta entsegu berri bat gauzatu zuen atsedenaldira 14-3ko markagailuarekin iristeko.

Talde bidasotarrak entsegu azkar bat behar zuen arerioari gorpuan beldurra sartzeko, baina, berriro ere, zortearen txanponaren beste aldea bizitzera egokitu zitzaien. Atsedenealditik irten eta hiru minutura, Arrasatek markagailuan 19. puntua ezartezeko entsegua egin zuen. Erreakzioa behar zuen Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak, kapitainaren bidez heldu zen. Roman Solisek Arrrasateri baloia ostu zion, defentsa gaizki kokatuta zegoela ohartu zen eta 50 metro igaro zituen talde bidasotarraren partiduko entsegu bakarra egiteko. Berriro ere, Luken Couzarten zutoinen aurrean asmatu zuenez, 19-10koa ezarri zuten markagailuan.

Neurketa bukatzeko 10 minutu geratzen zirela, Arrasatek laugarren entsegua nahi zuen eta Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak neurketa berdintzea. Neurketako minutu bizienak izan ziren, baina bi taldeetako inor ez zen entsegu berria egiteko gai izan. Horrela, 19-10 bukatu zen neurketa eta denboraldiko lehen fasea bosgarren postuan bukatu du Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak. 

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika