Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
16 Abe, 2019 Irun, Bidasoa, Balonmano, Asobal Kopa, Barcelona
Luzapenean Bidasoak Recoletas Atletico Valladolid garaitu ostean, Asobal Kopako finalean Bartzelonak bere maisutasuna erakutsi zuen eta Bidasoa bigarren postuan bukatu zuen txapelketa
30 – Barça (16+15): Moller, Tomás (2), Ariño (4), Mem (7), Cindric (4, 1 pen.), Palmarsson, Fabregas (2); Pérez de Vargas, Entrerríos, Sorhaindo (2), Andersson, N’Guessan (2), Gómez (5, 2 p.), Petrus, Dolenec (1) eta Pascual (1).
22 – Bidasoa Irun (10+12): Rangel, Cavero (1), Crowley, Kauldi (3, 1 pen.), Serrano (3), Tesoriere, Da Silva; Ledo, Orbovic (1), Zabala (1), Esteban Salinas (2), De la Salud (2), Renaud-David (3), Rodrigo Salinas (3) eta Azkue (3).
Bidasoa Asobal Kopako txapeldunorde bilakatu zen atzoko egunez, Bartzelonaren aurka 30-22 galdu zuen eta bigarren urtez jarraian finaleak kale egin zuen Jacobo Cuetararen taldeak. Oso neurketa zaila izan zen,baina neurketa oso bizi hasi zuten.
Rangel Luanen lehen geldiketei Rodrigo Salinasen eta Iker Serranoren golak gehitu zitzaizkien. Lehen minutuetan Bidasoak agindu zuen markagailuan, baina 4-4ko berdinketaren ondoren, Bartzelonak neurketako agintea hartu zuen. Lehen zatian, 15-8ko abantaila lortu zuten ere kataluniarrek eta atsedenaldira 16-10ekoarekin iritsi zen.
Desabantaila hori neurketa osoan zehar mantendu zen. Bidasoak baja sentsibleak izan zituen neurketa honetan, Paco Barthe eta Rudy Seri min hartuta zeuden eta errotazioa mugatu hori asko nabaritu zen neurketan. Finaleko azken minutetan, Bartzelonak 28-17ko abantaila lortu zuen, neurketako abantaila nagusia, baina Bidasoak amaiera arte borrokatu zuen eta azken 2-5eko partzial baten bidez, neurketa 30-22 bukatu zen.
Emaitza honen bitartez, Bidasoa historian hirugarrenez Asobal Kopako txapeldunorde bukatu zuen. Bidasoako 200 zaletu inguru hurbildu ziren Huerto del Rey kiroldegira eta neurketa osoan zehar talde irundarra animatzen egon ziren, 2019an egindako denboraldia eskertu zieten jokalariei. Final honen ondoren, Bidasoak urtarrilaren 8ra arte merezitako atsedena hartuko dute eta otsailean txapelketara bueltatuko dira Leongo Ademarren aurkako neurketan.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...