BIGARREN URTEZ JARRAIAN BIDASOA ASOBAL KOPAN IZANGO DA
Eskubaloia

BIGARREN URTEZ JARRAIAN BIDASOA ASOBAL KOPAN IZANGO DA

Balonmano Logroño La Riojak Granollersen aurka galdutako neurketa baliatu du Bidasoak Asobal Kopan bigarrenez jarraian sartzeko. Irundarrek 35-28 garaitu dute Balonmano Sin Fin taldea.

35 – Bidasoa-Irun (18+17): Rangel, Crowley (2), Kauldi (4, 2 p.), Serrano (3), De la Salud (1 p.), Rodrigo Salinas (5), Seri (4); Ledo, Cavero (3), Orbović, Zabala (3), Esteban Salinas (4), Renaud-David (4), Azkue (2 p.), Tesoriere eta Da Silva.

28 – Liberbank Cantabria Sinfín (12+16): Mijuskovic, Blázquez, Lastra (1), Basualdo, Zungri, Valles (8, 2 p.), Dimitrievski (1); Marín, Muñiz, Valverde, Torriko (9), Postigo (1), Da Silva, Herrero Lon (6) eta Iglesias (2). 

Bidasoak Asobal Ligako lehen itzulia modu ezinhobean bukatu du, Balonmano Logroñol azken jardunaldian galdu eta gero, gaurko garaipenaren bidez Asobal Kopan sartzeko txarteltxoa lortu du eta beraz, larunbatean Valladoliden izango da txapelketa eskuratzeko helburuan. Atletico Recoletas Valladoliden aurka jokatuko du talde irundarrak eta irabaztekotan, igandean Bartzelonaren aurka finala jokatuko dutela aurreikusten da. Balonmano Sin Fin 35-28 garaituta, Asobal Ligako lehen itzula 24 punturekin sailkapeneko hirugarren bezala bukatu du Bidasoak eta otsailean, selekzioen txapelketaren ondoren, Artelekura indar berrituta bueltatuko dira.

Neurketaren lehen minutuetan Bidasoak argi utzi du Asobal Kopako txartela nahi zuela eta bostgarren minuturako, Seri, Serrano, Kauldi Odriozola eta Esteban Salinasek 4-1ekoa ezarri dute. Hortik aurrera, bi taldeak kolpeka hasi ziren golak sartzen, baina beti ere, Bidasoak bi eta hiru golen abantaila mantendu du. Lehen zatiko azken minutuetan ordea, Rangelen atea sei minututan golik jaso gabe egon da eta horrek atsedenaldira 18-12ko abantailarekin iristea ahalbidetu du.

Bigarren zatia bide beretik garatu da. Lehen zatiko abantaila defentsako lan bikain baten bidez mantendu dute Jacobo Cuetararen jokalariek eta talde kantabriarraren markagailuan hurbiltzeko saiakerak ondo aldendu ditu. Baina, Sin Fin oso talde gogorra da eta nekez ematen du amore, hiru goletara hurbildu ziren markagailuan eta Bidasoak urduritasun puntu bat izan du bigarren zatiko azken partean. Hala ere, lehen zatian bezala, azken minutuetan Bidasoak defentsa gogortu du eta kanpoko taldeak bost minutu golik erdietsi gabe egon da eta azkenean, 35-28koarekin bukatu da neurketa.    

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika