BOLADA TXARRAK DIRAU
Futbola

BOLADA TXARRAK DIRAU

Seigarren minutuan penaltiz sartu du gola Rayo Majadahondak eta Real Unionek erreskan jasotzen duen laugarren porrota behartu du.

Lehen bi partiduak garaitu eta gero, Real Unionek ez du puntu gehiagorik batu denboraldi honetan eta jada jeitsiera postuetatik oso gertu kokatu da, 15.postuan DUX-ekiko bi puntu soiletara. Atzo, penalti puntutik gola egitea nahikoa izan zitzaion Rayo Majadahondari 9 jokalarirekin bukatu zuen Real Unionen aurka hiru puntuak eskuratzeko.

Neurketa hasiera zaila izan zuen Aitor Zulaikaren taldeak, seigarren minutuan Erik Ruizek penalti argia egin zion Borja Gonzalez erdilariari eta Hector Hernandezek ez zuen abagunea huts egin. Bi aukera gehiago izan zituen etxeko taldeak lehen hogeita hamar minutuetan, baina markagailuak berehorretan jarraitu zuen. Lehen minutuetako kolpearen ostean, minutuak aurrera egin ahala, aurrera egin zuen Aitor Zulaikaren tadeak eta berdinketaren gola egiteko bi aukera izan zituen. Lehena, Alain Oyarzunek ez zuen eskuinez ondo jaurti penalti puntutik eta bigarrena, argiena, Anatz Elizondoren hanketatik irten zen. Area barruan jaso zuen baloia eta honen jaurtiketa langan jo ondoren kanpora joan zen.

Bigarren zatian, neurketak norabide bera izan du. Baloia Real Unionek zuen, baina gol aukerak ez ziren argienak izate ari. Santos eta Oyarzun kanpoaldetik saiatu ziren, baina Neron Champagneren atea golik jaso gabe jarraitu zuen. Hain zuzen ere, 78.minutuan epaileak Miguel Santos kaleratu zuen; azken atzelaria zen eta Manny aurrelaria arean sartzear zela, kamisetatik heldu eta txartel gorria ikusi zuen. Lehen kaleratzea izan zen hura, bigarrena, Quique Riverorena izan zen. Erdilariak bi txartel hori jaso zituen eta bederatzi jokalarirekin utzi zuen Real Union. Biak ala biak ezin izango dute datorren larunbatean Deportivoren aurkako neurketan parte hartu. Neurketa bukatzear zela, luzapenean, Erik Ruizek neurketa berdintzeko azken aukera izan du, baina ez du asmatu Champagneren ate aurrean. 

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA
Futbola

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA

Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz

Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU
Futbola

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU

Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea

Real Unionek denboraldiko...

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”

Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia

Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Futbola

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena

Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN

Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker

Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika