BORJA BURGUETE: “AKATS GUTXIEN EGITEN DUEN TALDEAK IRABAZIKO DU”
Eskubaloia

BORJA BURGUETE: “AKATS GUTXIEN EGITEN DUEN TALDEAK IRABAZIKO DU”

C.D. Bidasoa eta BM Logroño elkarren aurka arituko dira bihar eguerdiko 12etan

Asobal Ligako 22. jardunaldia jokatuko dute bihar Bidasoak eta Logroñok Palacio de los Deportes La Rioja kantxan, eguerdiko 12etan. Hitzordu garrantzitsua izango da hau irundarrentzat, izan ere, momentu honetan beraien aurkari zuzenak dira errioxarrak eta bi taldeen arteko aldea handitzeko borrokan aritu beharko dira bidasotarrak.

Jacobo Cuetarak Artalekun ospatutako prentsaurrekoan aipatu duen moduan, “Ligako arerio zailenetako baten aurka lehiatuko gara eta badakigu partidua zaila izango dela”. Neurketa honetan, Bidasoaren helburua sailkapenean puntuak gehitzea izango da, “Granollersen puntu berberak edo gehiago lortzeko”, Cuetarak esan duenez. Izan ere, Logroño laugarren postuan dago kokatuta, irundarrek baino lau puntu gutxiagorekin. Beraz, garaipena eskuratuta, bi taldeen arteko aldea handitu eta Bidasoak bigarren sailkatua den Granollers ere gainditu dezake.

Biharko neurketan aurkaria gainditzeko taldeak egin behar duenaz ere aritu dira Bidasoako bi entrenatzaileak. “Ateak garrantzitsuak izango dira, eta batez ere, gure defentsa eta haien eraso eta kontraerasoaren arteko borroka izango da gakoa”, adierazi du Cuetarak. Borja Burguete bigarren entrenatzaileak ere onartu du Logroñoren kontraerasoan jarri beharko dutela arreta: “Etxeko partiduan hamasei gol sartu zizkiguten kontraerasoz eta hori aldatu beharko dugu”. Azkenean, Burguetek “akats gutxien egiten duten taldeak irabaziko du”, azpimarratu du.

Hala eta guztiz ere, astean zehar taldeak lan ona egin duela ere goraipatu du bigarren prestatzaileak, eta horrek lasaitu egiten dituela: “Taldea oso ondo dago eta oso ondo ari da. Partiduek zailtasunak dituzte, baina entrenatzen ongi ari dira eta lasai goaz”. EHF Ligako bi neurketa gogorren artean kokatzen da biharko neurketa, baina Julen Mujika jokalari gazteak nekatuak badaude ere, “nekeak ez digula asko eragiten ikusi dugu eta denarekin joan beharko gara, beti bezala”, jakinarazi du. 

(Argazkia: Eduardo Agreda)

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika