BURUZ BURUKOAREN HIRUGARREN POSTUA IRUNEN ERABAKIKO DA

Jose Javier Zabaleta eta Beñat Rezusta atzelariek aurtengo Buruz Buruko txapelketari Irunen emango diete amaiera. 

Atzelarien arteko kontsolidazio-finala jasoko du igandean Irungo Uranzu Pilotalekuak. Final erdietan, Iñaki Artola eta Jokin Altuna III. aurrelariek final handitik kanpo utzi zituzten Jose Javier Zabaleta eta Beñat Rezusta; horrela, bien artean podiumeko hirugarren tokira igotzeagatik aritu beharko dira, non eta Irungo Uranzu frontoian. 

Txapelketa eta hitzordu handien plaza bilakatu da Uranzu; izan ere, Emakume Masters Cupeko finalaren eta Eskuz Binakako final laurdenen lehenengo jardunaldiaren ostean, Buruz Buruko txapelketaren kontsolidazio-finala jasoko du. Igandekoa ez da nolanahiko neurketa izango, egun sasoikoen dauden bi atzelarien arteko neurketa zirraragarriaren lekuko izango da Irun.

Jose Javier Zabaleta Buruz Burukoa erdiesteko faboritoetakoa zen. Elezkano II-rekin batera Eskuz Binakakoa mendean hartu ostean, banakako txapelketa gogotsu hasi zuen. 22-2 aise irabazi zion final zortzirenetan Arteagari, final laurdenetan 22-5 mendean hartu zuen Dario, baina Altuna III.-naren aurka, ezin izan zuen finaleko txartela eskuratu (8-22). Rezustaren ibilbidea ere ona izan da: Lehen neurketan, 22-14 garaitu zuen Bengoetxea VI.na, Elezkano II 22-8 garaituta sartu zen final erdietan, baina final erdietan ezin izan zuen Artola mendean hartu (22-16). Gauzak horrela, atzelari nafa eta gipuzkoarra banakako txapelketa hirugarren postuan bukatzeagatik lehiatuko dira.

Borja Olazabalek, Irungo Udaleko Kirol ordezkariak, pozik honako hau adierazi du: ”albiste ona da berriro ere Uranzu horrelako txapelketetako egoitzen artean egotea. Ez da ikuslerik izango oraindik ere, baina, une hori iritsi arte, nabarmendu behar da pilotalekua erantzuten ari zaiela berritu zenetik instalazio honetan jarri ziren itxaropenei. Horren erakusgarri da Irungo pilotazaleentzat ekitaldi ugari egiten ari direla bertan".

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika