CELTA B, A ZER TALDEA
Futbola

CELTA B, A ZER TALDEA

(Argazkia: Gio Batista)

Real Unionek ez du neurketa txukuna egin eta Celta B-k erraz gailendu zaio. 1-4 bukatu da neurketa eta talde txuri-beltzak denboraldiko lehen porrota jasan du.

‘Ito’-ren omenezko minutuko isulunearen oso sentituaren ostean ekin diote bi taldeek neurketari. Gauzak ondo ateratzen direnean, egiten diren aldaketak gutxi dira. Horrela izan da behintzat gaurko neurketan, Aitor Zulaikak Quique Riveroren aldamenean Anatz Elizondo kokatu du, Ekhi Senarren ordez. Nahiz eta, hain zuzen ere, Anatz Elizondok neurketako lehen abagunea izan, bi minututan hankaz gora jarri zaio neurketa etxeko taldeari. Lehen zatian, Real Unionen atzeko lerroa ez da beti bezain fin ibili eta garesti ordaindu du. Celta B-k ateratako bigarren kornerrean, lehen zutoinean baloia buruz bigarrenera bidali dute eta Alex Martin ezker hegaleko defentsak 0-1ekoa ezarri du markagailuan. Minutua igaro da eta Elizondok zelai-erdian galdu duen baloi batetik bigarren gola iritsi da. Baloia berreskuratu duen jokalariak, zuzenean, sakonean bidali dio pasea eta Gabri Veigak ez du Iraztubarrenaren aurrean barkatu (2-0, 19.minutuan).

Azkar erreakzionatu du Real Unionek eta aldea murriztu du markagailuan. 23.minutuan, eskuinetik erdiraketa bikaina egin du Alain Oiartzunek, Ivan Perezen burua aurkitu du eta zuzen-zuzenean baloia sarera joan da. Abagune askoko lehen zatia izan da, Real Unionek berdinketaren gola egiteko aukera izan duen heinean, Celta B-k hirugarrena ere egin zezakeen. Temenuzkhov oso hurbil izan da gola egitetik, Seguinen erdiraketa bikaina jaso eta bere jaurtiketa zutoina miazkatu du. Ikerrek hirugarren gola bilatu du, baina oraingoan, ‘Txusta’ fin ibili da geldiketa egiteko unean.

Atsedenalditik bueltan, Aitor Zulaikak lehen aldaketa egin du, lehen 45.minutuetan ikusitakoarekin ez zegoen gustora Azpeitiko teknikaria. Miguel Santos zelairatu da Stadium Galeko soropilara eta bere ordez, Gexan Elosegi geratu da aldagelan. Gutxigatik ez da gol olinpiko batekin bigarren zatia hasi, Alain Oiartzunen jaurtiketa Temenuzkhovek errematatu nahi izan du; aldiz, goletik aldendu du baloia. Real Unionen gola iritsi beharrean, egoerak okerrera egin du, Celta B-ren hirugarrena iritsi da. Bi geldiketa ikaragarri egin ditu ‘Txusta’-k, baina bigarrenaren aldaratzea Lautarori atepean erori eta plazerez gola erdietsi du (3-1). Real Unionek abagune bakar bat izan du bigarren zati osoan, Celta B-k ez dio utzi aurrera egiten eta minutuak aurrera egin ahala, neurketa moteltzen joan da. Aukera bakar hura Alain Oiartzunena izan da, 57.minutuan zelai-erdian baloia hartu du, jaurtitzeko tokia hartu du eta gertu izan da 3-2koa ezartzeko.

Luzapenean, Nacho Sanchezek bigarren txartel horia ikusi du, kanporatu du epaileak eta UD Logroñesen aurka ezin izango da partidakoa izan. Amaiera krudelegia izan da, jokalari gutxiago batekin, Quique Riverok Irazustabarrenari baloia eman nahi izan dio, motzegi eman du pasea, Lautarok jaso du eta eguneko bere bigarren gola egin du. 

Maisutasun handiarekin, Celta B-k bereganatu du neurketa, partiduko alor gehienetan Real Union baino gehiago izan da; bereziki, erdietsitako goletan, baina beste askotan ere bai: baloiaren jabetzan, erritmoa ezartzeko unean eta baita defentsako segurtasunean ere. Gauzak horrela, denboraldiko lehen porrota jasan du talde txuri-beltzak. 

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika