DAVID FAÍLDE FUENTES IZANEN DA BIDASOAKO ATEZAINA HELDU DIREN BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

DAVID FAÍLDE FUENTES IZANEN DA BIDASOAKO ATEZAINA HELDU DIREN BI DENBORALDITAN

18 urteko jokalariak bigarren eta lehen taldearekin eginen du lan

Bidasoa Irunek David Faílde Fuentes atezain gaztearen fitxaketaren berri eman du. 18 urteko jokalariak eta klub horiak aurre-akordio batera ailegatu dira eta horren baitan, nazioarteko atezaina Bidasoan ariko da heldu diren bi denboralditan, bertze bi luzatzeko aukerarekin. Faildek bigarren eta lehen taldearekin jokatuko du.

196 zentrimetro neurtzen ditu Lalingo atezain gazteak. David Faílde Upi Informatica Balonman Lalin jubenil mailako taldean ari da gaur egun. Pasa den udan European Open 2023 txapelketa irabazi zuen Gotenborgen (Suedia) Espainiako promesas selekzioarekin. Guztira, gazte mailan hiru partida jokatu ditu Espainiako selekzioarekin eta bertze 21 promesen mailan.

Julen Aginagalde CD Bidasoako kirol zuzendariak azpimarratu duenez, David Faílderen fitxaketa "oso garrantzitsua da klubarentzat, alderdi askotan. Jende gaztea sartzea garrantzitsua da proiektu honetarako. Atezainari plus bat eman behar zitzaiola uste genuen, eta Faílderekin lortu dugu, atezain gaztea eta etorkizun handikoa baita". Aginagaldek adierazi duenez, "etorkizun handiko atezaina da; atezain garrantzitsua izan daiteke etorkizunean".

Datorren denboraldian Jorge Martínez atezainen entrenatzailea izango denez, David Faíldek "prestakuntza fisikorako eta entrenamendu espezifikorako tresnak" izango ditu garatzen jarraitzeko. "Pistako jokalariekin teknifikazioak egiten diren bezala, emaitzak eman dituztenak eta lehen taldean gailentzen ari direnak, atean ere behar genuen". Harrobiko eta lurraldeko atezainak ere arituko dira: "Atezain interesgarriak daude eta Jorge Martínezekin lan egiteko aukera izango dute". 

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika