DAVID MOVILLA: `TALDEA KONPROMETITUA EGONEN DA PARTIDUAREKIN´
Futbola

DAVID MOVILLA: `TALDEA KONPROMETITUA EGONEN DA PARTIDUAREKIN´

Real Unionek zazpi jokalari gutxiago izanen ditu bihar Eldenseren kontra, baina hamaika dauden bitartean aurrera eginen dutela argi du entrenatzaileak

Real Unionek denboraldiko bigarren itzuliari eginen dio aurre bihar, arratsaldeko 19:00etan. Stadium Galen arituko da eta bertan jasoko du CD Eldense taldea. Sailkapeneko liderra da aurkaria, 35 punturekin, eta Bigarren Mailara igotzeko lehian egonen da, ziur aski, denboraldi bukaeran.

David Movillak argi du, “zelaian hamaika jokalari dauden bitartean, pozik egonen naiz. Hamaika horiek guztiak konprometituak egonen dira partiduarekin eta aurkariak exijituko gaituen guztiarekin”. Neurketa zaila izanen da asteburukoa Real Unionentzat. Sailkapeneko liderrari, eta momentu honetan “erritmo handia” duen taldeari, egin beharko dio aurre. Are zailagoa izanen da talde txuribeltzak zazpi baja izanen dituelako bihar. “Montororen kanporaketari sei zauritu gehitu behar zaizkio: Ivan Perez, Aranburu, Kijera, Bravo, Chema eta Joel”, entrenatzaileak azaldu duen moduan. Horrela, Movillak ezin izanen du zelairatu hasiera batean pentsatua zuen jokoa. Hala ere mailarik onena emanen dutela ziur dago.

Lehen itzulian, iraila erdialdean, Real Unionek bisitatu zuen Eldense eta 2-0 galdu bazuten ere, “akats gutxi eta partidu handia” egin zuela azpimarratu du prestatzaileak. “Zenbait gauza identifikatu ditugu, baina Eldensek bilakaera garrantzitsu bat eduki du azken hilabeteotan eta ez du orduan zuen erritmo bera”, jakinarazi du Movillak.

Aurkaria aztertuta, “atea, defentsa eta erasoa oso landuta dituen” taldea dela onartu du. Ohiko hamaikako begiratuta, “zazpi edo zortzi jokalari maila profesionaletan aritutakoak dira, Lehen eta Bigarren Mailako taldeetan”. Jokalari oso onak dituela adierazi du Movillak eta teknikariak ere goraipatu ditu: “Jokalari ezinhobeak ditu eta teknikariak ere oso baliotsuak dira. Fernando ezagutzen dut eta oso entrenatzaile argia da. Bere jokalariei presioa kentzeko gai da eta hauek animalien moduan lehiatzen dira. Hori da talde honen bertuteetako bat”.

Zalantzarik gabe, Eldensek buru-belarri jokatu du bihar, eta datozen partiduetan, Bigarren Mailara igotzeko borrokan leku bat edukitzeko. David Movillak ere oso argi du helburu hori lortuko duela eta datorren denboraldian bertan ikusiko ditugula bihar Stadium Galen arituko diren jokalariak. Bitartean, Real Unionek bere mailarik onena erakutsi beharko du bihar etxean, liderrak sor dezakeen kaltea ahalik eta gutxiena izan dadin.

Partiduaren aitzinetik animazioa

Biharko neurketa girotzeko asmoz, Real Union Klubak zenbait jarduera prestatu ditu zale gazteenentzat. 16:00etatik aitzinera, Ficobako lehen eta bigarren aretoetan, FIFA 23 Play Station txapelketa, kromo trukaketa eta joko ezberdinak (futbolina, billarra, hockey air, etab.) izanen dituzte haurrek elkarren artean aritzeko. Txispum! eta Marrubiren laguntzarekin antolatuko dituzte jarduerak eta bertan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du esteka baten bitartez (https://forms.office.com/pages/responsepage.aspx?id=v5Ov0sVr4E6yxbB9vA9gqm8wgIPA3_FAotXMKzS2Y99UNUdYT01SU1FXUUg5OEZEMlJVTURMTEZSVS4u). 17:00etatik aitzinera berriz, DJ batek Stadium Galeko inguruak girotuko ditu musikarekin. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika