Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
29 Urt, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, Balonmano, Eskubaloia, C.D. Bidasoa, Fenix Toulouse
Atzoko neurketarekin neguko prestaketa bukatutzat eman du Bidasoak. Fenix Toulouse taldearen aurka 28-28 berdinduta, datorren otsailaren 3an Leongo Ademarren aurka Sacyr Asobal Ligako bigarren itzuliari hasiera emango diote.
Atzoko egunean arerio gogorra izan zuen aurrean Bidasoak, Frantziako LidlStarliguen eta EHF Europa Leaguen dabilen Fenix Toulousen aurka jokatu zuen. Denboraldi-aurreko hirugarren eta azken neurketan, Jacobo Cuetararen taldeak maila ona erakutsi zuen; lehen zatian, neurketaren jaun eta jabe izan ziren; bigarrenean, ostera, etxekoak gailendu eta neurketa berdintzea lortu zuten.
Fenix Toulousen aurkakoa test garrantzitsua zen Jacobo Cuetararentzat eta taldeak hasieratik bikain erantzun zion erronkari. Partiduko lehen hamar minutuetan lau goleko errenta hartu zuen Bidasoak (3-7) eta nahiz eta etxeko taldea markagailuan gerturatu, atsedenaldiaren aurretik aldea handitu eta bost goleko abantailarekin itxi zuten lehen 30 minutuak (11-16). Bigarren zatian, Fenix Toulousek bere nagusitasuna erakutsi eta markagailua berdintzeko indar nahikoa izan zuen. Azkenean, Fenix Toulousek eta Bidasoak 28-28 bukatu zuten neurketa, biak ala biak beren lehiaketak hasteko prest.
Matheus Da Silvak, Jose Manuel Sierrak eta Kauldi Odriozola min hartuta, eta Rodrigo Salinas eta Nicolas Bonanno Munduko Txapelketatik itzultzear daudelarik, Jacobo Cuetarak Gorka Nieto, Tao Gey-Emparan eta Eneko Furundarena deitu zituen lehen taldearekin batera jokatzeko. Gey-Emparanek eta Eneko Furundarenak neurketa borobila jokatu zuten, lau eta bi gol egin zituzten, hurrenez hurren. Hala ere, eguneko goleatzaile nagusiak Julen Aginagalde (7) eta Dan Racotea (5) izan ziren.
Bidasoa Irun (16+12): Ledo, Gey-Emparan (4), Aginagalde (7), Tesoriere, Racotea (5), De la Salud (2), Zabala (3); Cavero (1), Azkue (4), Serrano, Furundarena (2), Urruzola, Nieto, Crowley.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...