Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
27 Mai, 2022
Arratsaldeko 15:30ean hasiko da ospakizuna eta bazkideek ere abantailak izango dituzte sarrerak eskuratzeko
Bidasoak, igande honetan, agur esango dio Sacyr Asobal Ligako aurtengo denboraldiari. Arratsaldeko 17:00etan jokatuko dute azken partidua Benidormen kontra, baina 15:30etik hasita, hainbat ekitaldi prestatu dituzte bertara gerturatzen direnek festa handi honetaz disfrutatzeko eta taldearen lorpenak ospatzeko.
Klub irundarretik jakinarazi dutenez, Artalekuk 15:30ean irekiko ditu ateak, bertako tabernarekin batera. Ordu berean gainera, nahi duten haur guztiek pintakareta izango dute eta bertan izango da Asbi taldeko maskota ere, gerturatzen den guztiarekin argazkiak ateratzeko prest.
Arratsaldeko 16:00etan berriz, pabiloiko ateak irekiko dira eta, momentu horretan ere, Brioche Pasquier Recondok postu bat jarriko du, bere produktuak zale guztien artean banatzeko asmoz.
Partidua amaituta, Artalekura hurbiltzen diren ikusle guztiek jokalarien eta lehen taldeko teknikarien sinadura lortzeko aukera izango dute. Zale guztiek bere eserlekuan aurkituko dute taldearen poster ofizial bat eta bertan bildu ditzazkete sinadura guztiak.
Bidasoako bazkideek ere abantaila batzuez gozatzeko aukera izango dute azken jardunaldi honetan. Izan ere, hauek lagun bat doan gonbidatzeko aukera izango dute. Gainera, agortu bitartean, beste bi sarrera ere eskura ditzazkete bost euroan bakoitza. Publiko orokorrarentzat ere, sarrerak salgai daude dagoeneko klubaren webgunean.
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...
Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan
Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...
Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra
Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...
Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuan
Bidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken...