DINUY REAL UNIONEN BABESLEA IZANGO DA
Futbola

DINUY REAL UNIONEN BABESLEA IZANGO DA

Energia aurreztera bideratutako produktuak garatzen ditu enpresak eta Auzolan kalean ditu fabrika eta biltegia

Real Union klubetik jakitera eman dutenez, DINUY eta klub txuribeltza akordio batera iritsi dira eta, horren arabera, Irungo enpresa Real Unionen babesle izango da. DINUY-k Auzolan kalean ditu fabrika eta biltegia eta energia aurreztera bideratutako instalazio-produktuak garatzen ditu.

1947an hasi zuen jarduera DINUY enpresak, material elektromekanikoa, transformadoreak eta motorrak sortzen. Bere helburua energia aurreztera bideratutako instalazio-produktuak garatzea izan da beti, baldintza naturalak ahalik eta gehien aprobetxatuz eta energia elektrikoaren kontsumoa ahalik eta gehien murriztuz.

Gaur egun, 4.000 metro koadroko azalerako instalazioak ditu eta bertan, ekoizpen eta enbalatze ekipoak ditu, oraingo eta etorkizuneko merkatu berrien eskariak hornitzeko asmoarekin. Gainera, Real Unionetik jakinarazi dutenez, DINUY Bureau Veritasek erregistratutako enpresa da, eta joan den maiatzetik, Eraginkortasun Energetikoko Enpresen Elkarteko (A3E) kidea.

Amaia Asurmendi, DINUY-ko marketin arduraduna, oso pozik azaldu da kontratu honen berritzearekin: “Real Unionekin oso harreman ona izan dugu beti, eta gure enpresarentzat hain berezia den urte honetan, gure 75. urteurrenean bezala, ezinbestekoa zen babesletza hori berritzea. Real Unionetik aurkeztutako eta diseinatutako proiektu berrian parte hartzea pozgarria da guretzat”.

“DINUY-rekin harremana berreskuratu dugu. Bere sektorean erreferentea den enpresa batekin, Irungo enpresa batekin, proiektu bat finkatzen, hazten eta posizionatzen jakin duen enpresa batekin. Oso pozik gaude akordio hau iragartzeaz", adierazi du Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN

Alex Cerdák sartutako golari esker, hiru puntuak etxean gelditu ziren

Urtarriletik garaipenik batu gabe egon ondotik, Real Unionek Cornella garaitu...

FRAN JUSTO: “ERRONKA ZAILA DA BAINA PREST NAGO”
Futbola

FRAN JUSTO: “ERRONKA ZAILA DA BAINA PREST NAGO”

Entrenatzaile galiziarra bueltan da Galen eta Cornellari aurre egiteko beharreko kirol prestaketak, baita emozionalak ere, egiten ari da Real...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika